Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Arabako Foruzaleak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Dietetika eta Giza Elikadurako ikasleen artean, titulazio horrek ofizialtasunik ez duela-eta, sortutako egoerari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1998.02.06
84
03:51
Gai-zerrendako laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

05\11\02\01\00227Dietetika eta Giza Elikadurako ikasleen artean, titulazio horrek ofizialtasunik ez duela eta, sortutako egoerari buruzkoa.

Izapideak

Ezetsita geratu da. Emandako botoak: 53, alde: 18 (PV, IU, FA eta Mistoa), kontra: 35 (NV, SV eta EA).

Hizlariak

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (00:43)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Reyero Redondo, Manuel Raúl (Misto LT) (00:53)Bideoa ikusi

Gutiérrez Muñoz, Katy (IU LT) (00:57)Bideoa ikusi

Martínez de Luna Unanue, Igone (EA LT) (01:00)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:03)Bideoa ikusi

Asiain Ayala, Carmen (SV-ES LT) (01:08)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (01:14)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (01:18)Bideoa ikusi

Gutiérrez Muñoz, Katy (IU LT) (01:26)Bideoa ikusi

Martínez de Luna Unanue, Igone (EA LT) (01:32)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:34)Bideoa ikusi

Asiain Ayala, Carmen (SV-ES LT) (01:37)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (01:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: “Arabako
Foruzaleak Legebiltzar Taldeak egindako legez
besteko proposamena, Dietetika eta Giza
Elikadurako ikasleen artean, titulazio horrek
ofizialtasunik ez duela-eta, sortutako egoerari
buruzkoa. Honen eztabaida eta behin betiko
ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda. Arabako Foruzaleak
Taldeko ordezkariak du hitza. Moraza jaunak du
hitza.

MORAZA MARQUÍNEZ jaunak: Eskerrik asko,
lehendakari jauna, jaun-andreok.

Arabako Foruzaleak Taldeak gaur Ganbara honetara
dakarren legez besteko proposamena hasiera batean
pentsa litekeena baino garrantzi handiagokoa da,
gure ustez; badirudi konpontzeko bidean dagoen
gaia dela -eta hala aitortu beharra daukagu,
zorionez-, baina errealitatea besterik da, eta aitortu
beharra dago oraindik orain bederen konpontzeke
dagoela gai hori eta luze jotzen ari dela, 89an izan
zuen-eta hasiera kontu honek guztiak,
Unibertsitateen Kontseiluak Dietetika eta Giza
Elikadurako diplomatura unibertsitateko titulu
ofizial egitea proposatu zuen hartan.

Proposamen horrek gero ez zuen behar zuen babesik
izan eta ez zitzaion Gobernuari aurkeztu ere bere
onespena eman zezan, antza denez artean era bateko
eta besteko produkzio-sektoreek eskatzen dituzten
beste profesional modu batzuk identifikatze lanean
ari baitziren eta ez baitzen nabarmentzen dietetika
eta elikadurako aginpideetako profil profesionalik.

Horren inguruan egindako estudioen burutzea,
egiteko horietan ziharduten profesionalen profila
zehazteko estudioen burutzea, 1995eko 536 Errege
Dekretuan eta urte bereko 548 Errege Dekretuan
Dietetikako Goi Titulua onestea izan zen. Baina
errege-dekretu horiek onetsi zirenean ez zen kontuan
hartu ordukoz jada sei urtez emana zen oraingoaren
aurreko Dietetika eta Giza Elikadurako diplomatura,
eta hala, pertsona haiek guztiak, batzuk, asko samar,
ikasketak amaituta eta titulazioa eskuratuta, behin-
behinekotasuneko egoeran gertatu ziren, ikasketak
amaituta eta, ofizialtasun hau ez zuenez gero, balio
ez zien