Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Legez-besteko saloa, Euskadin Industria eta Enplegua Antolatzeko etaEgiramutzeko Askotariko Batzordea Sortzekoa.
1982.12.28
25
07:02

Jatorrizko ekimenak

01\11\02\01\00048Euskadiko industria eta lanbideen antolakuntzarako askotariko batzorde bat sortarazteaz.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (01:53)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:14)Bideoa ikusi

Bergara Etxebarria, Josu (NV LT) (02:23)Bideoa ikusi

Industri eta Energi sailburua (02:34)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:48)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (02:49)Bideoa ikusi

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Bergara Etxebarria, Josu (NV LT) (Eserlekutik) (00:07)Bideoa ikusi

Testua

Bilkurari 16 orduak eta 35 minutu direnean ekiten
zaio berriro.

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako
bosgarren puntua: "Legebiltzarreko III. Batzordeak
(Lurraldearen Antolaketa eta Alorretako Politika)
Euskadin Industria eta Enplegua Antolatzeko eta
Egitamutzeko Askotariko Batzordea Sortzeko Euskal
Sozialistak Legebiltzarreko Taldeak aurkeztutako
legez bestekoaren saloari buruz egindako
erizpenaren eztabaida eta behin-betiko ebazpena".

Jáuregui jaunak du hizpidea. Isilik mesedez.

JÁUREGUI ATONDO jaunak:
Lehendakari jauna, jaun-andre legebiltzarkideok,
osoko bilkuran aldeztea dagokit nire taldeak, Euskal
Sozialistak Taldeak, aurkeztutako legez bestekoaren
saloari hain zuzen dagokion zuzenketa-eske bat,
alegia, industria eta enplegua antolatzeko eta
egitamutzeko askotariko batzorde bat sortzeari
buruzko legez besteko saloa.

Nik hasteko aipatu nahi nuke, eta behar
bada ez da itxaropena galtzerik komeni, gure taldeak
legez besteko salo honekin ilusio berezia zuela, gogo
beroa zuela esango nuke nik. Ez da zenbakiak
loditzeko salo bat, ez da ezta ere legebiltzar-
ekimenen estatitiska bat irabazteko salo bat. Gure
taldeak gure Autonomi Elkartearen arazo
garrantzitsu bat konpontzeko, eta bai, gure Elkarteko
industriaren eta enpleguaren politikarekin zerikusia
duen orotan gure ustez dauden hutsune larriak
betetzen eta konpontzen laguntzeko asmo
osasuntsuarekin aurkeztutako saloa bat da, ez
gehiago, ez gutxiago. Hau dela eta, behar bada ez da
beharrezko esatea, gure taldeak salo honetan jarri
zuen gogo beroaren, ilusioaren ondorioz, garrantzi
berezi ematen diola saloari eta garbi asko utzi nahi
duela legez besteko salo honek aparteko esangura
duela, aparteko garrantzia duela Euskal Herriko
ekonomiaren zuzpertzearen eta industriaren
berregituratzearen arazorako.

Egia da esandako saloak, aldezten dudan
legez besteko saloak, 82. urteko martxoan egindako
Euskadiko Alderdi Sozialistaren hirugarren
biltzarreko politikazko aztermolde batetan duela
iturburua, bertan gure