Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Legez besteko saloa, nazioko indutria babesteko alorrean indarrean dagoen araugintzari buruzkoa.
1982.12.28
25
07:02

Jatorrizko ekimenak

01\11\02\01\00051Erresumako industriaren babeserako indarrean dagoen araupidetzari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Arostegui Zubiaurre, Florencio (Mx-AP LT) (00:34)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Leizaola Azpiazu, Joseba Andoni (NV LT) (00:39)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:47)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Arostegui Zubiaurre, Florencio (Mx-AP LT) (Eserlekutik) (00:48)Bideoa ikusi

Olaverri Zazpe, Javier (EE LT) (00:49)Bideoa ikusi

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:53)Bideoa ikusi

Leizaola Azpiazu, Joseba Andoni (NV LT) (00:55)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako
zazpigarren puntua: "Askotariko-AP Legebiltzarreko
taldeak aurkeztutako nazioko industria babesteko
alorrean indarrean dagoen arauzko legez besteko
saloari buruz Legebiltzarreko III. Batzordeak
(Lurralde-Antolaketa eta Alorkako Politika)
egindako erizpenaren eztabaidaketa eta behin-betiko
ebazpena".

Aróstegui jaunak du hizpidea.

ARÓSTEGUI ZUBIAURRE jaunak:
Lehendakari jauna, jaun-andre legebiltzarkideok,
nire aldetik harrokeria eta Legebiltzar honentzako
aspergarria izango litzateke mintzatoki honen
erabilerako minutuez baliatuko banintz gure
eskualdea eta Espainiaren gainerakoa itotzen duten
ekonomia-krisialdiko eta langabeziako egoera berriz
azaltzeko. Beraz, Alianza Popular-en legez besteko
saloaren aldezpena ez dut Autonomi Elkarteko herri-
aginteek bere agintepeko gaietan herri-baltsak
ezartzerakoan jokatzen duteneko ingurua adierazten
hasiko.

Ez ditut, ezta ere, Legebiltzar honetan
Eusko Jaurlaritzak Irrati-telebistarako edo
Ertzaintzarako egindako diruezarketei buruz izan
diren eztabaidak berriro ekarriko orain, adibide
hauek hori besterik ez direlako, ekimen honek
interesa edo eraginkortasuna izan dezaken egoeren
ongi ala gaizki jarritako adibideak. Zeren eta,
gehiago sakonduz, baldin eta Eusko Jaurlaritzak
arazo hauetan gure legez besteko saloaren
xedearekin bat jokatu badu, ongi egingo du
Legebiltzarrak Jaurlaritzaren ihardun honi bermea
ematen badio. Eta, alderantziz, Jaurlaritzak
pentsaera ezberdinez jokatu badu, ongi egingo du
baita ere Legebiltzar honek errieta egiten badio eta
arazo honetan ihardun behar dueneko arloa
marratzen badio.

Guzti hau Legebiltzar honek ahobatez gure
ekimenaren itxura eta mamiarekin bat datorrenaren
gure taldearen uste sedotik abiatuta. Egia da
batzordean Euzko Abertzaleak Taldeak gure
saloaren aurkako botoa eman zuela; ziur nago gaur
berriro pentsa daiteken jarrera bat izan zela. Egia da,
Euzko Alderdi Jeltzalearen eragozpenak, orain arazo
hauen inguruan sortutako