Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Hezkuntza eta Kultura Batzordearen irizpena, Unibertsitatea Antolatzeko lege-proiektuari buruz egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1998.06.29
105
10:26

Jatorrizko ekimenak

05\09\01\00\00048Unibertsitatea Antolatzekoa.

Izapideak

Onetsi egin da Batzordearen irizpena, E tekniko batekin.

Hizlariak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (00:40)Bideoa ikusi

Osoko zuzenketa.

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (01:11)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:30)Bideoa ikusi

Antigüedad Auzmendi, Iñaki (EAB LT) (01:41)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Aurkako txanda.

Gutiérrez Muñoz, Katy (IU LT) (02:04)Bideoa ikusi

Martínez de Luna Unanue, Igone (EA LT) (02:22)Bideoa ikusi

Asiain Ayala, Carmen (SV-ES LT) (02:40)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (00:00)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (00:13)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (00:22)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:35)Bideoa ikusi

Antigüedad Auzmendi, Iñaki (EAB LT) (00:39)Bideoa ikusi

Gutiérrez Muñoz, Katy (IU LT) (00:52)Bideoa ikusi

Martínez de Luna Unanue, Igone (EA LT) (Eserlekutik) (01:01)Bideoa ikusi

Asiain Ayala, Carmen (SV-ES LT) (01:03)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (01:12)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:19)Bideoa ikusi

Articuluei egindako zuzenketak:

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:20)Bideoa ikusi

Moraza Marquínez, Javier (FA LT) (Eserlekutik) (01:34)Bideoa ikusi

Gutiérrez Muñoz, Katy (IU LT) (Eserlekutik) (01:34)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Martínez de Luna Unanue, Igone (EA LT) (01:35)Bideoa ikusi

Asiain Ayala, Carmen (SV-ES LT) (01:41)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (01:48)Bideoa ikusi

Botazioak. (01:53)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: “Hezkuntza eta Kultura
Batzordearen irizpena, Unibertsitatea Antolatzeko lege-
proiektuari buruz egindakoa. Honen eztabaida eta behin
betiko ebazpena”.

Jaurlaritzaren ordezkariak du hitza lege-proiektuaren
aurkezpena egiteko. Oliveri sailburu jaunak du hitza.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURU (Oliveri
Albisu) jaunak: Señor Presidente, señorías.

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Unibertsitate
Antolamenduaren lege-proiektua, LOU delakoa, aurkeztera
natorkizue gaur Biltzar honetara. Denbora luzez itxaron
dugun proiektua da hau; itxaron bakarrik ez, erreibindikatu
ere bai, esango nuke nik. Zuen aurrera dakart gaur lege-
proiektu hau, zuen onarpenaren eske, sakon landu ondoren
eta indar politiko eta sozialekin eta unibertsitateekin
luze negoziatu, jorratu eta aztertu ondoren.

Adierazi nahi nizueke, ezer baino lehen, Unibertsitate
Antolamenduaren Legea euskal gizartearen zerbitzura jarri
nahi den tresna bat dela. Lan honen helburua gure
herritarrei konpromisu bat, gizarte-kontratu berri bat,
eskaintzea da, Jaurlaritzak, unibertsitateak eta gizarteak
behar bezalako tresnak izan ditzagun gure etorkizuna
eraikitzeko, globalizazioaren aroan ezagupenaren gizartean
sartzeko, baina gure nortasun-ezaugarriak galdu gabe;
alderantziz, sendotuz.

Proiektu honek irizpideak, tresnak eta konpromisuak sortzen
eta ezartzen ditu, eta unibertsitatea zerbitzu publikoa
dela gogorarazten digu guztioi, horixe baita unibertsitatea
legitimatzen duen oinarria. Beraz, printzipio honetan
oinarriturik egon behar dute guztien jarrerek.

Aurkezten dizuedan legeak XXI. mendearen atarian
unibertsitateak bilatu behar dituen helburuei eta
baldintzei buruzko elkarrizketa proposatzen du, baina honek
ez du esan nahi zenbait mendetan zehar erakunde honek bete
izan duen lehen xedea ahaztu dugunik, hau da, euskal
herritar guztien prestakuntza eta ezagupenak eskuratzeko
gure gizarteak baliatzen duen tresna izatea.

Egia da, izan ere, Mendebaldeko gizarte