Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mistoa-Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Mitch hurakanaren ondorioz Erdialdeko Amerikako kanpo-zorra barkatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.02.12
6
08:01
Gai-zerrendako hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00004Mitch hurakanaren ondorioz Erdialdeko Amerikako kanpo-zorra barkatzeari buruzkoa.

Izapideak

Bertan behera gelditu dira PV Taldearen aldatze-zuzenketa eta SV Taldearen osoko zuzenketa.

Hizlariak

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:54)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Díez González, Rosa M.ª (SV-ES LT) (00:11)Bideoa ikusi

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (00:18)Bideoa ikusi

Sainz de la Maza Arrola, Karmelo (NV LT) (00:20)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (00:27)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (00:30)Bideoa ikusi

Díez González, Rosa M.ª (SV-ES LT) (00:31)Bideoa ikusi

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (Eserlekutik) (00:34)Bideoa ikusi

Sainz de la Maza Arrola, Karmelo (NV LT) (Eserlekutik) (00:36)Bideoa ikusi

Botazioak. (00:38)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: “Mistoa-Izquierda
Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egindako
legez besteko proposamena, Mitch hurakanaren ondorioz
Erdialdeko Amerikako kanpo-zorra barkatzeari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda. Mistoa-Izquierda
Unida/Ezker Batua/Berdeak Taldeko ordezkariak dau hitza
bere ekimena aurkeztu eta aldezteko. Madrazo jauna, hitza
dozu, eta hamar minutu daukazuz.

MADRAZO LAVÍN jaunak: Ederki. Gai hau ere gaurkotasuna
galdu ondoren eztabaidatuko dugu. Nolanahi ere, denok ados
etorriko zaretela uste dut esaten badizuet une hauetan
Ertamerikako hainbat herrialdek duten egoera benetan
ikaragarria dela.

Era berean, uste dut denok egin behar dugula gure aukeren
barruan gure esku dagoen guztia Ertamerikako herrialde
horiek zigortu dituen hurakanaren eragin ikaragarriak
arintzen laguntzeko. Arazoa sortzen da laguntza-ekintza
hori nola bideratu behar dugun eztabaidatzerakoan.

Ezker Batua/Berdeak Taldeak uste du garapenerako laguntzen
programa publikoak batez ere herrialde horietara bideratu
beharko liratekeela. Eta uste dut horixe egin behar dutela
neurri batean euskal administrazio publikoek nahiz Estatuak
berak. Eta, alde horretatik, uste dugu ekimen hauek
positiboak direla eta babestu egin behar direla.

Hala eta guztiz ere, uste dugu harantzago jo daitekeela eta
harantzago jo behar dela: Espainiako Estatuak herrialde
horiek gure Estatuarekin duten kanpo-zorra barka egin
dezake eta barkatu egin behar du. Eta hori ez da txorakeria
bat, Frantziak egin baitu jadanik. Azken batean, gakoa da,
beste gauza askotan bezala, Ertamerikako herrialde horiek
berreraikitzen eta behar bezala garatzen laguntzeko
borondate politikoa izatea, nahiz eta horrek hainbat
maileguren nagusia eta interesak kobratzeari uko egitea
ekarri. Horixe da Ertamerikako jendeari egin diezaiokegun
ekarpenik onena, era guztietako loturak baititugu haiekin.

Horregatik, uste dugu ekimen hau eta neurri hau Gobernu
zentralaren