Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mistoa-Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasle publikoei zor dizkien kopuruak ordaintzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.02.26
8
06:31

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00014Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasle publikoei zor dizkien kopuruak ordaintzeari buruzkoa.

Izapideak

PV, SV, Mistoa-IU eta FA taldeen erdibideko zuzenketa. Emandako botoak, 71- aldekoak, 33 (PV, SV, Mistoa-IU eta FA)- aurkakoak, 38 (NV, EH eta EA).

Hizlariak

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:21)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:32)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (00:44)Bideoa ikusi

Astibia Legorburu, Aurkene (EH LT) (00:53)Bideoa ikusi

Guevara Saleta, Emilio (NV LT) (00:58)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:06)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (01:16)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:23)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:31)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:37)Bideoa ikusi

Astibia Legorburu, Aurkene (EH LT) (Eserlekutik) (01:40)Bideoa ikusi

Guevara Saleta, Emilio (NV LT) (01:42)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:46)Bideoa ikusi

Botazioak. (01:51)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako seigarren gaia: “Mistoa-
Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak
egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak irakasle
publikoei zor dizkien kopuruak ordaintzeari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzaileak berak dau lehenengo txanda. Mistoa-
Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Taldeko ordezkariak dau
hitza bere ekimena aurkeztu eta aldezteko. Madrazo jauna,
zeurea dozu hitza.

MADRAZO LAVÍN jaunak: Muchas gracias, señor Presidente.

Azken aste hauetan berebiziko jipoi judizialak jasotzen ari
da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila. Euskal Herriko
Auzitegi Nagusiaren epaiek arrazoi eman diete irakasle
publikoei, eta lantoki-osagarria edo seiurtekoak direla-eta
zor dizkieten kopuruak eskuratzeko duten eskubidea aitortu
dute. Epaien bidez aitortutako zorra, Hezkuntza Sailak
lehenago edo geroago ordaindu behar duena, 10.000 milioi
pezeta ingurukoa da, sailak gutxiago izango dela badio ere.
Baina, bueno, puntu hori, dagokionean argitu beharko da.

Denok dakizue lantoki-osagarriak direla-eta legebiltzar-
galdera bat egin genuela hemen, Eusko Legebiltzarrean,
aurreko osoko bilkuran. Hala ere, Izquierda Unida/Ezker
Batua/Berdeak Taldeak aurreko astean egin zuena baino
gogoeta orokorragoa egin nahi du lantoki-osagarriaz eta
irakasle publikoen seiurtekoez Hezkuntza Sailak duen
jarreraz, eta Gobernuak funtzio publiko osoa gestionatzeko
moduaz gogoeta orokor bat egin nahi dugu.

Beraz, lege-proposamenaren helburua finkatu ondoren,
edukian murgilduko naiz.

Ez da batere atsegina, gure taldearentzat ez behintzat,
Gobernuko Hezkuntza Sailak, behar bezalako aholkularitza
juridikoa izan arren, indarrean dagoen lege-antolamenduaren
aurkako erabakiak hartzea eta funtzionario-talde handi
batek kobratzeko duen eskubideari uko egitea. Irakaskuntza
publikoko 20.000 irakaslez ari gara.

Badakit auzi hori beste Gobernu batzuekin hasi zela eta
Hezkuntza