Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Kontsumoko Euskal Institutua sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.03.26
12
04:36

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00035Kontsumoko Euskal Institutua sortzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Díez González, Rosa M.ª (SV-ES LT) (02:38)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (02:46)Bideoa ikusi

Nafarrate Kortabarria, Iñaki (NV LT) (00:05)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Usín Fernández, Koldo (Mistoa-IU LT LT) (00:12)Bideoa ikusi

Usandizaga Rodríguez, M.ª José (PV-ETP LT) (00:16)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Díez González, Rosa M.ª (SV-ES LT) (00:25)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Erantzuteko txanda.

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (Eserlekutik) (00:31)Bideoa ikusi

Nafarrate Kortabarria, Iñaki (NV LT) (00:32)Bideoa ikusi

Usandizaga Rodríguez, M.ª José (PV-ETP LT) (00:33)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: “Socialistas Vascos-Euskal
Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko
proposamena, Kontsumoko Euskal Institutua sortzeari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda. Hau da, Euskal Sozialistak
Taldeko ordezkariak dau hitza bere ekimena aurkeztu eta
aldezteko. Díez andrea, zeurea dozu berbea.

DÍEZ GONZÁLEZ andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Bueno, ikus dezagun euforia honekin ere suertea izaten
dudan. Goazen!

Egun on, legebiltzarkideok. Aurkeztu behar dizuedan ekimen
honen funts nagusia da Legebiltzar honek Gobernuari
bultzada ematea helburu duten oposizioaren proposamenak ere
eztabaidatzea. Zeregin hau ez da kritikoa, Gobernuaren
ekintza bultzatzea du helburu. Eta, alde horretatik,
Legebiltzarrari aurkezten diodan legez besteko proposamen
honen helburu nagusia Kontsumoko Euskal Institutua sortzea
da.

Kontsumitzaileak babesteko politikaren oinarria da,
legebiltzarkideok dakizuen bezala, ekintza eraginkorrak
beharrezkoak direla aitortzea merkatu askearen ekonomi
ingurune batean, herritarren oinarrizko eskubideak
bermattzeko kontsumitzaile garen neurrian: segurtasun-
eskubidea, osasun-eskubidea, zilegizko interes ekonomikoak
babesteko eskubidea, eta informaziorako eta partaidetzarako
eskubideak ere bai, halaxe jasotzen baitu, beste xedapen
batzuen artean, Espainiako Konstituzioaren 51. artikuluak.

Merkatuan kontsumitzaileek, ondasun-ekoizleek eta
zerbitzuak eskaintzen dituztenek kokapen desberdina dutela
aitortzeak hainbat erabaki hartzea eta babes publikoko
ekintzak gauzatzea eskatzen du, bien artean (eskaeraren eta
eskaintzaren artean) oreka bat finkatzeko. Diskriminazio
positibo hau, kontsumitzaileak babesteko politiken oinarri
dena, tresnatzat hartu behar da, eta enpresen arteko lehia
bultzatzen, merkatua gardenagoa izaten eta jokabide ez
leialak erauzten ere lagunduko du.

Europan ere aldaketa nabarmenak izan dira kontsumo-
politikei aurre egiteko moduan. Hala,