Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak erakunde pribatuen kanpainetan parte hartzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.03.26
12
04:36

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00036Eusko Jaurlaritzak erakunde pribatuen kanpainetan parte hartzeari buruzkoa.

Izapideak

Ezetsi egin da PV eta SVren erdibideko zuzenketa. Emandako botoak, 62- alde, 24 (PV, SV eta Mistoa-FA)- aurka, 38 (NV, EH, EA eta Mistoa-IU). Ezetsi egin da Mistoa-IUren osoko zuzenketaren 2. puntua. Emandako botoak, 62- alde, 2 (Mistoa-IU)- aurka, 59 (NV, PV, EH, SV, EA eta Mistoa-FA)- nuloak, 1.

Hizlariak

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (00:36)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (00:44)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:51)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (01:00)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:08)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (01:17)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (01:25)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (01:31)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (01:34)Bideoa ikusi

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (01:35)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:40)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (01:43)Bideoa ikusi

Botazioak. (01:47)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako bosgarren puntua:
“Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako
legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak erakunde
pribatuen kanpainetan parte hartzeari buruzkoa. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda. Euskal Talde Popularreko
ordezkariak dau hitza bere ekimena aurkeztu eta aldezteko.
Barreda jauna, zeurea dozu berbea.

BARREDA DE LOS RÍOS jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Legebiltzarkide jaun-andreok, espero dut ekimen hau
aurkezteko denbora ez agortzea, justifikazioan jasotzen
baita zein den gai honi buruzko gure planteamendua.

Argi utzi nahi dugu legezkoa dela elkarteak sortzea, eta
ezin zitekeen bestela izan demokrazia batean; legezkoa da
kanpainak egitea; legezkoa da elkarteetako kideek hainbat
helburu lortu nahi izatea, hemen gaitzesten ditugun
kanpaina hauetan planteatzen direnak bezalakoak; legezkoa
da bere planteamenduentzat gizartearen babesa lortu nahi
dutenek dirua biltzea eta diru hori helburu horietan,
legezko helburu horietan ezarri nahi izatea, eta, ondorioz,
argi gera dadila gu ez gaudela kanpaina horien
legezkotasunaren aurka, ez 0,7aren, ez “Bai euskarari”
deiturikoaren legezkotasunaren aurka.

Zalantzan jartzen duguna euskal Administrazio publikoak
kanpaina horietan edo antola daitezkeen antzeko beste
batzuetan duen parte hartzeko modua da, eta, batez ere,
kanpaina horiei begira guragarriak ez diren bi eragin
aurreikusi nahi ditugu.

Lehenik eta behin, ekimenen benetako sustatzaileak nahastu
egiten dira, edo, gauza bera dena, Euskararen Gizarte
Erakundeen Kontseilu hau edo 0,7aren kanpaina babesten zuen
GKEa eta euskal Administrazioa bera nahastu egiten dira:
informazioa jasotzean jende askok pentsatu du Eusko
Jaurlaritzaren beraren kanpaina zela, eta ez kanpainaren
benetako babesleena.

Kanpaina Administrazioko barne-zirkularren bidez bultzatu
da; antolakundeen informazioa eta liburuskak nominekin
batera grapatuta eman dira; kanpaina horiei