Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, adin txikikoak babestekoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.03.30
13
08:04

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00042Adin txikikoak babestekoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (02:02)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:11)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:19)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (02:24)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (02:31)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:36)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:37)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (02:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:39)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: “Socialistas Vascos-Euskal
Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko
proposamena, adin txikikoak babestekoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda, Euskal Sozialistak Taldeko
ordezkariak dau hitza bere ekimena aurkeztu eta aldezteko.
Zabaleta andrea, hitz egiteko eskubidea dozu. (Marmarrak.)

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Egun on, legebiltzarkide...

LEHENDAKARI jaunak: Perdone, señora Zabaleta. Por favor,
pido un poco de silencio. Isilik, faborez.

Barkatu, aurrera.

ZABALETA ARETA andreak: Bai, egun on nioen, legebiltzarkide
lagunok.

Bistan da azken urte hauetan, bai nazioarteko arauen, bai
estatu-arauen bidez, aurrerapauso handi samarra eman dela
adin txikikoaren eskubideak berresten eta zehazten, nahiz
eta oraindik ere munduan leku gehiegitan urratzen diren
eskubide horiek, neskato edo mutikoak lanean, edo sexu
aldetik esplotatuz, heziketa jasotzeko eskubidea ukatuta,
osasuna zaintzeko edo bizi izateko eskubidea ukatuta. Eta
gure hau bezalako gizarte batetik horixe da lehen-lehenik
gogorarazi beharreko gauza.

Umearen Eskubideei buruzko 89ko azaroaren 20ko
Konbentzioan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ospatu eta
ondoren kide diren estatuek berretsitakoan, adin
txikikoentzako eskubide indibidual eta herritar eskubide
batzuk finkatu ziren.

Orobat 95eko Adin Txikikoaren Babes Juridikoko Estatuko
Legea, adin txikikoaren kodea izateko sortu ez bazen ere,
adin txikikoaren problematikari buruzko legedi zaharkitu
eta sakabanatua eguneratuko zuen lege-multzoa eratzeko
ahalegina izan eta, horrez gainera, autonomia-erkidegoen
aginpide propioak errespetatuz, dela lehendik datozen
eskubide zibil edo foralei dagokienez, dela autonomi
estatutuetan jasotako aginpideei dagokienez, adin txikikoen
inguruko jarduera publikoa izan behar duenaren oinarrizko
irizpideak berrikusi eta nazioarteko adopzioa edo familian
hartzea bezalako gai garrantzitsuak eguneratzeko ahalegina
ere izan