Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, gizarte-larrialdietarako laguntzak sendotzekoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.04.30
16
05:44

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00077Gizarte-larrialdietarako laguntzak sendotzekoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:09)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (00:21)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:25)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (00:32)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (00:37)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:39)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:42)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (00:43)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:45)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako laugarren puntua:
“Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez
besteko proposamena, gizarte-larrialdietarako laguntzak
sendotzekoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda izango dogu, eta, hortaz,
Sozialistak Taldeko ordezkariak dau hitza bere ekimena
aurkeztu eta aldezteko. Zabaleta andrea, zeurea dozu hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Egun on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Ekimen honen bidez euskal herritarrok gizarte-babeserako
dugun azken sarearen, gizarte-larrialdiko laguntzen
inguruan eztabaidarazi nahi genuke, gizarteak pairatzen
dituen beharrizanik larrienak, etxebizitza, jantzia,
bizigarritasuna, arintzeko eratutako laguntzen inguruan.

Pobrezia den fenomenoaren inguruan sakonki eztabaidatu
beharra dago, etorkin bat jazartzen denean edo eskale bat
hiltzeraino jipoitzen denean era dramatikoan bistaratzen
zaigun fenomeno horren inguruan. Baina, zer dago horren
atzean? Gehien batean gainerako gizartearentzat ikusezina
den pobrezia dugu. Harritu egiten gara pobreziari buruzko
azterketak publikoki zabaltzen ditugunean, besteak beste,
lehengoan irauteak harritzen gaitu lehenik, ekonomiak
aurrera ongi egin arren, pobrezia bere horretan
mantentzeak, hazkunde ekonomikoak ez baitu, zoritxarrez,
berez zuzenean ekartzen pobreziak behera egitea, hazkunde
ekonomikoak ere berez enplegurik sortzen ez duen era
berean.

Beharrezkoa da ondasunaren banaketa berdinean ahalegintzea,
gizartetik bazterturik daudenak, bizitza ekonomikotik
baztertuta, eta zenbaitetan, errolderatu gabeak direlako
edo errolderatzen uzten ez zaielako bizirauteko gutxieneko
laguntzak ere jasotzen ez dituztenak bergizarteratzea
lortzeko agintaritza publikoen aldetiko esku-hartzean.

Datu batzuk. Autonomia Erkidegoko pobrezi arriskuaren
erakuskaria ehuneko 4,6 inguruan zebilen 96aren azken
aldean, baina ongizaterik ezaren arriskuaren erakuskaria
ehuneko 31,6ra igotzen da, ia 213.000 etxe.