Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, gazteentzat alokatzeko etxebizitzak sustatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.05.07
17
02:38

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00083Gazteentzat alokatzeko etxebizitzak sustatzeari buruzkoa.

Izapideak

Mistoa-FA Taldea ez dago aretoan.

Hizlariak

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (00:28)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:37)Bideoa ikusi

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (00:49)Bideoa ikusi

Nafarrate Kortabarria, Iñaki (NV LT) (01:01)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:06)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:16)Bideoa ikusi

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (Eserlekutik) (01:18)Bideoa ikusi

Nafarrate Kortabarria, Iñaki (NV LT) (Eserlekutik) (01:19)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:19)Bideoa ikusi

Botazioak. (01:21)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako hirugarren puntua:
“Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak
egindako legez besteko proposamena, gazteentzat alokatzeko
etxebizitzak sustatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda izango dogu, eta, holan,
Euskal Sozialistak Taldeko ordezkariak dau hitza bere
ekimena aurkeztu eta aldezteko. Zabaleta andrea, barriro be
zeuk dozu hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok.

Saio hau hasteko adierazi nahi dut etxebizitza gizartearen
kezka nagusietako bat dela. Eta ez zaigu arrazoirik falta,
laurogeita hamarreko urteetan etxebizitzen guztizko
kopuruaren hazkundeari dagokion urteko erritmoa bikoiztu
egin dugun arren laurogeiko hamarkadarekin alderatuz,
erabiltzeko moduan dauden etxebizitzen kopurua oraindik ere
Europar Batasuneko gainerako herrialdeetakoa baino
txikiagoa da.

Laurogeiko urteetan herrialde hauen batez bestekoa 1.000
biztanleko 370 etxebizitzakoa zen. Autonomia Erkidegoan,
berriz, 1996an, ia 10 urte geroago, 1.000 biztanleko 321
etxebizitza ditugu. Eta hor ikusten duguna, aztertzen
duguna edo ondorioztatzen duguna da oraindik ere urte
askotako atzerapena daramagula.

Begira, Euskadin gizarte-babesaren guztizko gastuaren
ehuneko 0,17 baino ez dugu erabiltzen etxebizitzaren
arloan, eta hori BEGren ehuneko 0,04 da; Europari
dagokionez batez bestekoa guztizko gastuaren 2,2koa da, eta
hori BEGren ehuneko 0,6 da. Eskaintza-eskaria terminoetan
aztertzen badugu, eraikitzen hasitako etxebizitza guztiei
dagokienez babestutako etxebizitzen eskaintza 1997an
ehuneko 18koa zen, kontuan hartuta gorakada nabarmena
zegoela etxebizitza askeen eraikuntzan, eta babestutako
segmentu horren eskaria ehuneko 22koa zen etxebizitza
aldatzea eskatzen zuten pertsonei dagokienez eta ia ehuneko
60koa lehenengo etxebizitza izan nahi duten pertsonei
dagokienez.

Ikusten dugu, beraz, Europako Batasuneko gainerako
herrialdeetan baino