Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, helduen hezkuntza iraunkorrari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.05.14
18
04:27
Deialdiko gai-zerrendan hirugarren gaia.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00088Helduen hezkuntza iraunkorrari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:05)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (02:13)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (02:21)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:29)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:33)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:39)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (02:45)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (02:51)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (02:53)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:54)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:57)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako hirugarren puntua:
“Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez
besteko proposamena, helduen hezkuntza iraunkorrari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Lehenego eta behin talde proposatzailearen txanda izango
dugu, hau da, Euskal Sozialistak Taldeko ordezkariak izango
dau hitza. Celaá andrea, zeurea dozu berbea.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andreok, sailburu jauna.

Txinatar jakinduriatik honako hau atera dut: “Urtebeterako
plana egiten duzunean, artoa erein ezazu; hamarkada
baterako egiten duzunean, zuhaitzak landa itzazu, eta
etorkizunerako egiten duzunean kezka zaitez zure herriko
gizon eta emakumeen hezkuntzaz”.

Nire taldearen izenean, legebiltzarkide jaun-andreok,
ekimen bat ekarri dut gaur hona Gobernuari eskatzeko
helduen hezkuntza iraunkorra arautuko duen lege-proiektua
aurkez dezan. Ez historiak ukatu ziena justiziaz
itzultzearen ikuspegitik, ez alfabetizazioaren ikuspegitik,
hori ere baztertu gabe, jakina, baizik eta, gaur LOGSEren
III. tituluan bere tokia aurkituz, historiaren tradizio
humanistarik onenean kokatzearen ikuspegitik.
Legebiltzarkideok, gogoratu behar dugu Euskalerriaren
Adiskideak deitzen zirenak hasi zirela behar hau
planteatzen XVIII. mendean Peñafloridako kontearen Euskal
Elkarteren eredutik eta mailatik abiatuta.

Hezkuntzari buruz gaur egun aurrerapenaren ikuspegitik,
langileen zirkulazio librearen, jakinduriaren eta beren
ezarpenaren munduan izandako aldaketa ikaragarrien,
ezagutza-gizartearen eta lanaren behin-behinekotasunen
ikuspegitik hitz egitea, zalantzarik gabe eta batez ere,
hezkuntzaz hezkuntza iraunkorraren ikuspegitik hitz egitea
da.

Urruti geratzen da jadanik eszenatoki praktiko batean, eta
urrunago oraindik eszenatoki teorikoan, gizakiak bere
bizitzaren lehen herena prestakuntzari eskaintzen zion
garaia, bigarren herena lanari eta hirugarrena ongi
merezitako erretiroari. Gaur nahasita dago dena, eta lana
eta prestakuntza aldi