Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, anorexia eta bulimia tratatzeko plan berezi bat egiteari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.05.14
18
04:27
Deialdiko gai-zerrendan laugarren gaia.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00090Anorexia eta bulimia tratatzeko plan berezi bat egiteari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (00:07)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (00:14)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Usín Fernández, Koldo (Mistoa-IU LT LT) (00:20)Bideoa ikusi

Asiain Ayala, Carmen (SV-ES LT) (00:26)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:30)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (Eserlekutik) (00:32)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:33)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: “Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, anorexia eta bulimia tratatzeko plan berezi
bat egiteari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda. Euskal Talde Popularreko
ordezkariak dau hitza bere ekimena aurkeztu eta aldezteko.
Hain zuzen, Quiroga andreak izango dau hitza. (Marmarrak.)

QUIROGA CÍA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna...

LEHENDAKARI jaunak: Quiroga andrea, unetxo bat, arren...
Isil zaitezte eta zuen eserlekuetan eser zaitezte arren,
legebiltzarkide jaun-andreok.

Jarrai dezakezu, Quiroga andrea.

QUIROGA CÍA andreak: Eskerrik asko.

Bai, lehenik eta behin iragarri nahi dut akordio batera,
erdibideko batera iritsi garela, eta oraintxe bertan ari
direla erdibideko testu hori idazten; pentsatzen dut minutu
gutxi barru ekarriko dutela gainerako taldeok ere testuaren
berri izan dezazuen.

Zalantzarik gabe azken urte hauetan Mendebaldeko
gizarteetan, eta, jakina, gure herrian ere bai, elikadura-
asalduek gorakada kezkagarria izan dute. Aditu guztiak
iritzi berekoak dira esatean gazterian elikadura-asaldu
hauek (anorexia nerbiosoa eta bulimia) jasaten dituzten
gaixoekiko atentzio-eskaria gero eta handiagoa izateak
osasun-arazo orokorra izatera garamatzala gizarte
garatuetan.

Tarteka-marteka, tamalez, heriotzen berri izaten dugu, eta,
batez ere, gure geografia guztian zerbitzu sanitarioetan,
osasun-zentroetan asaldu horiek diagnostikatzen zaizkien
gaixoak gero eta gehiago direla ikusten dugu. Hala eta
guztiz ere, eta arazoaren joera hori izan arren, orain arte
ez da erantzun integralik sumatu eta neurri sozial eta
sanitarioak abian jarri direnik ere ez gaixo hauen
prebentzioari eta egoerari erantzukizunez aurre egin ahal
izateko.

Gaitzak gero eta gazteagoei eragiten diela ikusteak
(jadanik sumatu da arazo hau 10 eta 11 urte dituzten
haurretan) eta arrisku-talde zehatz batzuetan larritasun
berezia duela egiaztatu izanak eraman gaituzte