Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, irakaslegoaren euskalduntzea etengabe ebaluatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.05.25
20
03:25
Deialdiko bigarren gaia.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00100Irakaslegoaren euskalduntzea etengabe ebaluatzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:52)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:01)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:05)Bideoa ikusi

Astibia Legorburu, Aurkene (EH LT) (01:17)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:23)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (01:28)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:39)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:43)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:48)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (01:50)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:52)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: “Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
irakaslegoaren euskalduntzea etengabe ebaluatzeari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda, eta, txanda horretan, Celaá
andreak dau hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Lehendakari jauna, jaun-andreok.

Euskaltzaindiaren eskaeraz Siadeko ikerketa-elkarteak 78.
urtean azterketa soziolinguistiko zabala egin zuen
euskararen egoerari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko
lurraldeetan eta Nafarroan. Azterketa horren emaitzen
ondorioz hezkuntza-sistemaren egoera zehatzari buruzko
informazio objektiboa eskuratu ahal izan genuen.

Nire gaurko tesia garatzeko hain garrantzizkoak ez diren
beste zenbait daturen artean zuei orain aurkeztuko dizuedan
hau eskaini zuten: 76-77 ikasturtean ikastetxe publikoetako
Eskolaurreko eta OHOko irakasleen ehuneko 95ek ez zekiten
euskaraz. Ikastetxe pribatuen egoera oraindik ere okerragoa
zen.

Arrazoiak, era askotakoak; horietako bat, oraintsu bertan
behera geratu den aldi politikoak, 37. urtean euskararen
erabilera publikoa debekatu zuenak, bereziki irakaskuntza
gaztelaniaz emango zuten irakasleak prestatzeko
diseinatutako maisu-eskolak mantentzen jarraitzen zuen. Eta
beste arrazoi batzuk, beharbada interes handiagokoak,
historian ez baitzen inoiz gertatu, eta mendetan neurtutako
historiaz ari naiz, hain aurrerapen teoriko erabakigarria
hizkuntza minoritarioen alde eta hezkuntza-esparruan duen
presentziaz, 78ko Espainiako Konstituzioarekin eta 79ko
Elebitasunaren Errege Dekretuarekin gertatu zena baino. Bi
horiek izan ziren inolako zalantzarik gabe euskara euskal
hezkuntza-sisteman sartzeko benetako abiapuntu.

Garai hartako egoera urritasun nabarmenekoa zen: ez zegoen
antolaketa-baliabiderik, ezta ekonomikorik ere, hezkuntza-
sistema elebidunari aurre egiteko; ez zegoen materialik (ez
zegoen testu-libururik), batez ere giza baliabideak falta
ziren, eta hori ezin zen inprobisatu edota inportatu.

Hala