Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, Euskal Irrati Telebista Sortzeko 5/1982 Legea aldatzekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.06.25
22
05:28

Jatorrizko ekimenak

06\09\02\02\00007Euskal Irrati Telebista Sortzeko 5/1982 Legea aldatzekoa.

Izapideak

Ez da aintzat hartu.

Hizlariak

Aldeko txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (01:48)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (01:52)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:57)Bideoa ikusi

López de Guereñu Ansola, Nuria (NV LT) (02:01)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (02:04)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:07)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:11)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (Eserlekutik) (02:13)Bideoa ikusi

López de Guereñu Ansola, Nuria (NV LT) (Eserlekutik) (02:15)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:16)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: “Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako lege-proposamena, Euskal Irrati
Telebista Sortzeko 5/1982 Legea aldatzekoa. Aintzat
hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Banatu jatzuen dokumentazioan azaltzen da Jaurlaritzaren
iritzia. Beraz, hori irakurtzea alde batera itziko neuke
eta aurrera joango ginateke. Aldeko txandan Euskal Talde
Popularreko ordezkariak dau hitza, baina, dana dala, jakin
gurako neuke alde nortzuk esku hartu gura daben.

Ekimen honen alde esku-hartu nahi duten taldeak. Ederki.
Euskal Talde Popularreko Urquijo jaunak du hitza.

DE URQUIJO VALDIVIELSO jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna, labur-labur azaltzeko zein arrazoi direla medio
aurkeztu dugun lege-proposamen hau.

Jaun-andreok jakingo duzuen bezala, maiatzeko lehen
hilabeteetan eman zen jakitera, garai hartan EITBren
zuzendari nagusi zen Zarraoa jauna izango zela Getxoko
Alkatetzarako Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaia.
Izendapen hau zela eta, eta hautagai izendatu izanaren
ondorioz Zarraoa jaunak utzi egin zuen erakunde horretako
zuzendari kargua maiatzaren hasieran, eta horrek egoera
ezohiko bat sortu zuen, EITB Sortzeko Legearen 48
artikuluetan aurreikusten ez zena. Egoera are larriagoa
izan zen gainera, garai hartan EITBren zuzendari nagusi
zena aldi berean Euskal Telebistaren zuzendaria zelako.

Lehen esan dudan bezala, EITB sortzeko legearen 48
artikuluetan ez da jasotzen erakundeko zuzendari nagusia
aldi baterako ordeztu ahal izateko posibilitatea, eta
ondorioz, botere-hutsarteko egoera bat sortu zen zuzendari
nagusiak kargua utzi eta Legebiltzarrak zuzendari berria
izendatu zuen arte.

Horregatik planteatzen dugu 5/82 Legean artikulu berri bat
sar dadin, zuzendari nagusiaren kargu-uzte, uko egite,
heriotza, ezintasun edo gaitasungabetzea gertatuz gero,
kargu hori, automatikoki zuzendariorde nagusiak ordeztu
dezan, eta bestela, Euskal Telebistaren zuzendariak,
zuzendaririk balego.

Era berean, eta azken aste hauetan izan