Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorraz Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrari komunikazio bat bidaltzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.06.29
24
04:43
Gai-zerrendako laugarren gaia.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00112Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorraz Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrari komunikazio bat bidaltzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (00:11)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (00:19)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:26)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (00:29)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:34)Bideoa ikusi

Urkullu Renteria, Iñigo (NV LT) (00:42)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:53)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (00:55)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (Eserlekutik) (01:00)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:02)Bideoa ikusi

Urkullu Renteria, Iñigo (NV LT) (01:05)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:08)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Jaun-andreok, ohartarazi behar dizuet proposizioa aurkeztu
zuen taldearen eskariz gaurko gai-zerrendaren zazpigarren
puntua erretiratu egin dela.

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Socialistas Vascos-Euskal
Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko
proposamena, Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorraz
Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrari komunikazio bat
bidaltzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".
(Marmarrak.)

Isilik, mesedez, jaun-andreok.

Turno del grupo proponente. Por lo tanto, tiene la palabra
el representante del Grupo Socialistas Vascos, señor
Elorrieta. Proceda usted.

ELORRIETA GARCÍA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Legebiltzarkide jaun-andreok, joan den uztailaren 28ko
Gobernu Kontseiluan onetsitako Euskara Biziberritzeko Plan
Nagusia Legebiltzarrera ekartzeko eskaerak duen iturburua
edo proposamena da eskaera publikoz eskatu zitzaiola
Jaurlaritzari Legebiltzarrera ekar zezala plana, nire
ustez, hartarako zeuden arrazoiak zirelarik...

LEHENDAKARI jaunak: Barkatu, Elorrieta jauna. Jaun-andreoi
arren eskatzen dizuet isil zaiteztela.

ELORRIETA GARCÍA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

LEHENDAKARI jaunak: Jarrai ezazu, arren.

ELORRIETA GARCÍA jaunak: ...nire ustez, prozedurari nahiz
edukiari dagokionez garrantzi politiko ukaezina duten
arrazoiengatik eskatu zen, eta laburtuko dizuet zeintzuk
diren arrazoi horiek.
Plan hori Legebiltzarrera bidali zen legebiltzar-bilkuren
aldia amaitua zelarik eta Diputazio Iraunkorra bakarrik
zegoelarik gaiturik. Itxura batera arrazoizkoagoa izango
zen plan horrek, azterketaren tamaina kontuan harturik eta
konprometitzen dituen proposamenen garrantzia ikusirik,
iritzi kontrastatu gehiago erabili izana, baina hori egin
ahal izateko nahitaezkoa da dagokien legebiltzar-batzordeen
bidez lan-taldeak osatzea, baliabide eta denbora nahikoa
izanik hori egin ahal izateko.

Delako plan hori in extremis onetsi zuen Gobernuak, krisian
zegoelarik barne-hausturaren ondorioz, eta