Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, LOGSE Batxilergoko bigarren mailan indarrean dagoen legeria betetzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.06.29
24
04:43
Gai-zerrendako seigarren gaia.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00110LOGSE Batxilergoko bigarren mailan indarrean dagoen legeria betetzeari buruzkoa.

Izapideak

Legez besteko proposamena ezetsita geratu da. Emandako botoak: 64- aldekoak: 16 (SV Mistoa-IU eta FA)- aurkakoak: 33 (NV EH EA)- abstentzioak: 15 (PV).

Hizlariak

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:38)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:44)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (01:53)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Usín Fernández, Koldo (Mistoa-IU LT LT) (02:04)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:13)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (02:19)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (02:23)Bideoa ikusi

Usín Fernández, Koldo (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (02:27)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:28)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:30)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako seigarren puntua:
“Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez
besteko proposamena, LOGSE Batxilergoko bigarren mailan
indarrean dagoen legeria betetzeari buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda. Eta, talde horren ordezkari
bezala edo abots-emoile bezala, Celaá andreak dau hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Gracias, señor Presidente. Buenas
tardes.

Legebiltzarkideok, ziurrenik denok iritzi berekoak izango
gara esatean LOGSE Batxilergo berriaren ezaugarri bakarra
ez dela hiru ikasturtetan egin ordez orain bitan egiten
dela, eta ezta lau modalitate dituela ere (humanitateak,
natur eta osasun zientziak, teknologia eta arteak).

Hor geratzea ozeanoa gurutzatu nahi eta hondartzatik begira
geratzea litzateke, Batxilergo berriaren benetako
ezaugarria, legebiltzarkide jaun-andreok, helburu bikoitza
betetzen duela baita: ikasleei prestakuntza orokorra
eskaini eta goi mailako ikasketetarako prestatu eta
bideratu, nahiz unibertsitate mailakoak, nahiz goi mailako
lanbide heziketa espezifikokoak.

Bigarren helburu hau aztertzea, bere helmena ulertu eta
garatzea etapa honetan dibertsifikazioa aurreratuz aurrera
egiteko printzipio propedeutikoa gauzatzea eta abian
jartzea da, Batxilergoa tresna malgu, orientatzaile eta
erdiprofesional bihurtuz, unibertsitateko ikasketen bidean
edo bigarren mailako ziklo formatiboen bidean zubi izan
dadin.

Hala eta guztiz ere, legebiltzarkide jaun-andreok,
Batxilergoan dibertsitateari erantzuna ematea eta bere
baitan benetako orientazio profesionala lortzea modalitate-
hautazkotasun binomioaren arabera dago zuzen-zuzenean,
ikasleak bere interesak, gaitasunak edo ahalmenak asebeteko
dituen ahalik eta gai gehienak ukitzeak hobeto bermatzen
baitu benetako orientazio profesionala eta bere ustantzekin
koherentea den bidea.

Eta ez hori bakarrik, modalitate-hautazkotasun binomio
horrek berak eman behar du aukera ikaslearen hautaketa
itzulgarria izateko, hau da, ikasle