Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Legez besteko proposamena, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak lanik gabekoentzako laguntzen atzerapenari buruz egina. Eztabaida eta ebazpena.
1980.11.26
3
06:25

Jatorrizko ekimenak

01\11\02\01\00098Lanik gabekoentzako laguntzen atzerapenari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

--- (02:28)Bideoa ikusi

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (02:37)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:54)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:57)Bideoa ikusi

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (00:01)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:02)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:04)Bideoa ikusi

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (00:05)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:06)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (Mx-PC LT) (00:08)Bideoa ikusi

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (00:09)Bideoa ikusi

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (00:13)Bideoa ikusi

Lan Saila, sailburua (00:18)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI Jaunak: Gai-zerrendako seigarren puntuari
ekingo gatzaizkio: “Lanik gabekoei eman beharreko laguntzen
atzerapenaz Euskal Sozialistak Legebiltzar-Taldeak egindako
legez besteko baten saloa”.

Honako hau da ezarritako bidea: lehenengo, legez
besteko baten saloa irakurri; bigarren, onartutako
zuzenketak irakurri; hirugarren, egindako saloaen aldeko
txanda; laugarren, saloaren aurkako txanda;boskarren,
zuzenketarik baldin bada, horien eztabaidaketa, aldeko
txanda bati eta aurkako beste bati leku emanez; seigarren,
legez besteko baten saloari buruzko boto ematea, boto-
adierazpena, zuzenketa-eskeei buruzko boto ematea eta boto-
adierazpena.

Ekin, beraz, legez besteko baten saloa irakurtzeari.

LEHEN-IDAZKARI Jaunak (Zaldua Arbiza):

“Euskal Sozialistak Legebiltzar-Taldeak.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiari.

“Euskal Sozialistak Legebiltzar-Taldearen izenean, eta
“Gernikako Estatuto”aren aldibaterak Erabakietatik
Lehenengoak agintzen duenez Eusko Legebiltzarrean
erabilgarri den eta indarrean dagoen Kongresoko Behin-
behingo Araudiaren 138garren Atalak eta ondorengoek
diotenaren babespean, ohoregarri zait lanik gabekoentzako
laguntza-eskurapenen atzerapenari buruzko legez besteko
baten salo hau aurkeztea”.

“Gertatzen ari diren lanbide-arautzezko
zehaztapidetzen ugariak, ordainketa-eten, porrot egiten eta
enpresen ordaindu ezinen beste ezagupide batzuekin batera
gertatuz, zera dakarkio gizatalde haundi bati: bere lan-
tokia galdu eta, aldi berean, zor zaizkien lansariak eta
lana galdu izanaren ondorioz aitortzen zaizkien kalte-
ordainak eskuratzeko eragozpenak aurkitzea. Bi herri-
erakundek arindu edo moztu nahi lukete esandako gizarte-
arazo hori: “Langabezia-Aseguroak, orain I.N.E.M.en baitan
sartutakoak, eta Lansarien Berme-Baltzak.

“Langabeziarentzako laguntzak, lanik gabe dagoanari,
eta horretaraino iristeko zoria duenari, beste lan-toki bat
aurkitu, bizisaridun bilakatu edo arauzko eskuraketa-aldia
bukatu dezanerarte bizi ahal izateko eskuarte