Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko Biosegurtasun Batzordea sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.10.15
28
04:04
Gai-zerrendako laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00127Euskal Autonomia Erkidegoko Biosegurtasun Batzordea sortzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (01:21)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Usín Fernández, Koldo (Mistoa-IU LT LT) (01:27)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:30)Bideoa ikusi

Rodríguez Barahona, María Teresa (SV-ES LT) (01:35)Bideoa ikusi

Nafarrate Kortabarria, Iñaki (NV LT) (01:38)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (01:39)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Erantzuteko txanda.

Nafarrate Kortabarria, Iñaki (NV LT) (01:44)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:45)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako laugarren puntua:
“Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko Biosegurtasun
Batzordea sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda, hau da, Euskal Talde
Popularreko ordezkariak dau hitza bere ekimena aurkeztu eta
aldezteko. López de Ocariz andrea, zeurea dozu hitza.

LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN andreak: Eskerrik asko,
lehendakari jauna.

Jaun-andreok, aurkezten dizuedan legez besteko proposamena
genetikoki aldaturiko mikroorganismoak modu konfinatuan
erabiltzeari buruzkoa da.

Bioteknologiaren garapena estatuen garapen ekonomikoaren
atal bat da. Eta horregatik, genetikoki aldaturiko
mikroorganismoak erabiltzen dira mota eta maila ezberdineko
eragiketetan.

Mikroorganismo horien erabilera konfinatua egin behar da
gizakion osasunarentzat eta inguru giroarentzat eragin
kaltegarriak ahal den neurrian mugatu ahal izango diren
eran. Mikroorganismo hauen erabilera inplikatzen duten
eragiketek kontrol eta ebaluazio neurriei loturik egon
behar dute eta egoera egokietan garatu behar dute.

Ekainaren 3ko 15/1994 Legeak ezartzen du erabilera
konfinatuaren, borondatezko liberalizazioaren eta
genetikoki aldaturiko organismoen merkaturatzearen
erregimen juridikoa, giza osasunarentzako eta
ingurugiroarentzako kalteak aurreikusteko helburuz.
Honenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoan ezarrita
utzi zituen, Europako Erkidegoko norabideen araberako
funtsezko arauak, genetikoki aldaturiko mikroorganismoen
erabilera konfinatuari buruzkoak eta genetikoki aldaturiko
organismoak ingurugiroan nahita liberalizatzeari buruzko
araudia, gerora arau bidez garatzekotan utzi zituelarik
norabide horien araberako beste gainerako arauak, haien
izaera kontingenteagatik edo laguntzaileagatik ez baitziren
nahitaez lege mailako arauen bidez derrigor sartu
beharrekoak.

Ekainaren 3ko 15/1994 Legearen 31. artikuluak autonomia-
erkidegoen esku uzten ditu organismo