Breadcrumb


   Asunto

Navegacion

Asunto detalle

Comisión de Ordenación Territorial, Transportes y Medio Ambiente
2
Comparecencia del Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente, a petición propia, a fin de informar sobre cuestiones relacionadas con la construcción de la celda para el confinamiento del lindane.
21.10.1999
7
01:33

Iniciativas origen

06\10\06\02\00029A fin de informar sobre cuestiones relacionadas con la construcción de la celda para el confinamiento del lindane.

Trámites

Comparece el Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente acompañado del Director del Gabinete del Consejero y de la Viceconsejera de Medio Ambiente.

Oradores

Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiete (00:00)Ver vídeo

Turno de grupos.

Goikoetxea Labaka, Yon (GP EA) (00:35)Ver vídeo

Maturana Plaza, José Antonio (GP SV-ES) (00:36)Ver vídeo

Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiete (00:49)Ver vídeo

Viceconsejera de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiete (00:55)Ver vídeo

Gordejuela Kortazar, Kepa (GP EH) (00:58)Ver vídeo

Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiete (01:00)Ver vídeo

Ortega Cachón, Iñaki (GP PV-ETP) (01:01)Ver vídeo

Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiete (01:09)Ver vídeo

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (GP NV) (01:15)Ver vídeo

Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiete (01:20)Ver vídeo

Turno de réplica.

Maturana Plaza, José Antonio (GP SV-ES) (01:21)Ver vídeo

Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiete (01:25)Ver vídeo

Ortega Cachón, Iñaki (GP PV-ETP) (01:27)Ver vídeo

Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiete (01:29)Ver vídeo

Asistentes sesión

Uribarren Axpe, Rafael (GP NV)
Goikoetxea Labaka, Yon (GP EA)
Guevara Saleta, Javier (GP NV)
Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (GP NV)
Arraibi Iza, Mikel (GP NV)
Nafarrate Kortabarria, Iñaki (GP NV)
Lafuente Orive, María José (GP PV-ETP)
Machin Esposito, Gonzalo (GP PV-ETP)
de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (GP PV-ETP)
Ortega Cachón, Iñaki (GP PV-ETP)
Gordejuela Kortazar, Kepa (GP EH)
Maturana Plaza, José Antonio (GP SV-ES)
Asiain Ayala, Carmen (GP SV-ES)

Texto

Bigarren puntura pasatuz, “Lurralde Antolamendu,
Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren agerraldia, berak
eskatuta, lindano-gordailuaren eraikuntzarekin zerikusia
duten zenbait alderdiz informatzeko”. Sailburuak du hitza.

El Sr. CONSEJERO DE ORDENACIÓN DEL TERRITORIO, VIVIENDA Y
MEDIO AMBIENTE (Ormazabal Zamakona): Eskerrik asko,
presidente jauna. Eta egun on, legebiltzarkide
jaun-andreok.

Batzorde honen aurrean agertzeko eskatu nuenean, abuztuaren
10ean, arrazoi nagusia izan zen azaltzea Argalario mendiko
segurtasun-biltegia egiteko lan nagusia esleitzeko
prozesua, bai eta orduan genituen arazoak ere.

Dakizuenez, sailaren buru egin nindutenetik ahalegindu naiz
Legebiltzarra gai garrantzitsuenen jakinean izaten, batez
ere gure herriko bizilagunak bereziki sentsibilizatzen
dituztenen berri ematen. Bat etorriko zarete nirekin,
ardura soziala sustatu duen eta sustatzen duen gaia dela,
gero eta radikaltasun gutxiago eta laguntza handiagorekin
bada ere, “lindanoaren arazoa” deritzona. Agerraldia
egiteko eskatu nuenetik igaro den denborak, uda ere tartean
izan dugu eta eskariaren arrazoi izan ziren arazo batzuk
konponduta, baikorrago egoteko aukera eman digu.

Gaur bigarren gai bati ere lotu nahi nintzaion, zuek eta
herritarrak lasaitzeko izango delakoan, eta zera da:
lindanoaren hondakinak tratatu eta biltzeko dauden hiru
azpiegituren egoera:

Bat, Argalarioko segurtasun-biltokia, lehenengo gaiarekin
lotuta dagoena; bigarren, Barakaldoko HCH tratatzeko
planta; eta, hirugarrena, Bilboko aireportuko
segurtasun-biltokia, joan den irailean hegazkin batek izan
zuen istripua dela-eta hizpide izan dena, eta batzuek
gaiztakeriaz behar ez zen alarma sortzeko erabili dutena.

Gogoratuko duzuenez, Barakoldoko planta eta Argalarioko
biltokia egiteko proiektuek Europako Kohesio Fondoen
dirulaguntza dute kostuaren ehuneko 80an, hau da, ia
hogeita sei milioi euro edo 4.270 milioi pezeta, gutxi
gorabehera.

Hiru proiektuek ezaugarri desberdinak dituzte eta bakoitza
bere