Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 1994ko abuztuan izenpetutako etxebizitza soziala eraikitzeko hitzarmenari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.10.22
29
05:59

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00131Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 1994ko abuztuan izenpetutako etxebizitza soziala eraikitzeko hitzarmenari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Maturana Plaza, José Antonio (SV-ES LT) (01:59)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (02:11)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:20)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (02:26)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maturana Plaza, José Antonio (SV-ES LT) (02:34)Bideoa ikusi

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (02:39)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:43)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (02:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:48)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: “Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 1994ko
abuztuan izenpetutako etxebizitza soziala eraikitzeko
hitzarmenari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena”.

Eta, eztabaida horretan, talde proposatzailearen txanda
izango dogu; hau da, Euskal Sozialistak Taldeko ordezkariak
dau hitza bere ekimena aurkeztu eta aldezteko. Maturana
jauna, zeurea dozu hitza.

MATURANA PLAZA jaunak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andreok, Legebiltzarreko Osoko Bilkuraren aurrera
ekarri dugun legez besteko proposamen honek izan zituen
bere aurrekariak Legebiltzarrean, hala nola, Lurralde
Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari egin
zitzaion galdera bat eta bere garaian idatziz egin zen
beste bat.

Nik uste dut justifikazioan ongi azaltzen dela zer nahi
dugun. Justifikazioan azaltzen da 94an itun bat izenpetu
zela Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren
artean eta itun horren arabera Jaurlaritzak hitz eman zuela
240 etxebizitza sozial, laguntzadun apartamendu, eraikiko
zituela hirugarren adinekoen, ezinduen eta gizarte-
larrialdi egoeran aurkitzen zirenen kolektiboentzat.

Jarduera guztiz berria zen, beraz, gure Autonomia
Erkidegoan ez zuen aurrekaririk, ordura arte Eusko
Jaurlaritzak egiten baitzuen, etxebizitza sozialak egiten
zituenean, zati bat (100 etxebizitzetatik hamar edo hamabi)
aldundiari eskaini, aldundiak asistentzia sozialeko bere
lanak gauza zitzan. Baina guk bere garaian planteatu
genuena beste zerbait zen.

Ederki, bada, itun hori sinatu egin zen eta abian jarri
zen, eta horrek esan nahi zuen Gobernuak eraikiko zituela
eta aldundiak oso prezio egokian erosiko zituela, eta,
horretaz gainera, aldundiak ikuspegi asistentzialetik
zituen zereginak osatu beharko zituen alor horretan
inbertsioak eginez.

Helburu nagusia, beraz, eskaintza publikoa egitea zen
hirugarren adineko jendearentzat, eta, horretaz gainera,
babes