Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Javier Madrazo Lavín Mistoa-Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeko legebiltzarkide jaun txit argiak aurkeztutako mozioa, 1999ko urriaren 15eko osoko bilkuran bideratutako interpelazioaren ondoriozkoa, emakumeek Irun eta Hondarribiko alardeetan parte hartzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.10.29
31
04:33
Deialdiko gai-zerrendan bigarren gaia.

Jatorrizko ekimenak

06\11\03\00\00001Emakumeek Irun eta Hondarribiko alardeetan parte hartzeari buruzkoa.

Izapideak

Bertan behera gelditu da NVren osoko zuzenketa.

Hizlariak

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:48)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (01:01)Bideoa ikusi

Goirizelaia Ordorika, Jone (EH LT) (Eserlekutik) (01:03)Bideoa ikusi

Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT) (01:05)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:10)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:17)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:22)Bideoa ikusi

Bilbao Barandica, Izaskun (NV LT) (01:29)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:35)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:39)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:40)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua, kasu honetan bere barriro
Ezker Batua/Berdeak Taldeko ordezkariak aurkeztua, eta
oraingo honetan mozioa, interpelazio baten ondorioz. Eta
mozio horrek bere ardatza dau emakumeek Irun eta
Hondarribiko alardeetan parte hartzea. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena izango dogu.

Eta eztabaida horretan sartzeko, bere azalpenak egin eta
bere ekimena aldeztu daian, Ezker Batua/Berdeak Taldeko
ordezkariak dau hitza. Madrazo jauna, zeurea dozu berbea.

MADRAZO LAVÍN jaunak: Ongi, ahalik eta laburren jardungo
dut, eta ea ez dudan denbora agortzen.

Berriro ere gai hori dugu eztabaidagai. Egia esan,
eztabaidak oraindik orain hasi dira, Hondarribiko Alardean
izandako istiluen ondoren, eta horrek sorrarazi zuen,
jakina, Legebiltzarreko eztabaida.

Hainbat aldek izenpetu dugun erdibideko zuzenketa –eta
Legebiltzarrean dauden talde guztien babesa eskatzen dut–,
arazo horren konponbidearen hasiera izatea nahiko nuke,
konponbideetan hastea gustatuko litzaidake.

Eztabaida honek, mozio honek, erdibideko zuzenketa bihurtu
denak, helburu bakarra du: Irunen eta Hondarribin urtez
urte urratu ohi den oinarrizko eskubide bat aitortzea,
eskubide horri begirunea izatea. Eta jaietako ekintza
batean, emakumeek, gizonek bezalaxe, maila berean, ekintza
publiko batean parte hartzeko duten eskubidea aitortzen du
eskubide horrek. Horixe besterik ez, horixe besterik ez.
Helburu hori besterik ez du legebiltzar-ekimen honek; eta,
berriz diotsuet, aldeko botoa eskatzen dizuet.

Legebiltzarrak, hemen gauden talde guztien babesaz, behin
eta berriz azaldu du gai horri buruz duen iritzia.
Zoritxarrez, ez dira aski izan hemen egindako adierazpenak.

Ea oraintxe bertan, ea hemendik aurrera, Legebiltzarra
lanabes bat abian jartzeko gauza den, patxadaz,
lasaitasunez, elkarrizketa zuhurrez, egoera desblokeatzeko
gauza izango dena, lehen aipaturiko helburua lortzeko
bideak erraztuko dituena, hots: aurten Gipuzkoako bi
herrialde horietan, festak bakean ospa ditzaten,
elkarbizitza