Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mistoa-Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, itsasoko zerbitzu mugikorrari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
1999.12.23
40
03:48

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00168Itsasoko zerbitzu mugikorrari buruzkoa.

Izapideak

Botazioa apartatuka egin da.

Hizlariak

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:51)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (01:04)Bideoa ikusi

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (01:10)Bideoa ikusi

Antigüedad Auzmendi, Iñaki (EH LT) (01:15)Bideoa ikusi

González Zorrilla, José María (NV LT) (01:19)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (01:23)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (01:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:37)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (01:45)Bideoa ikusi

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (Eserlekutik) (01:48)Bideoa ikusi

Antigüedad Auzmendi, Iñaki (EH LT) (Eserlekutik) (01:52)Bideoa ikusi

González Zorrilla, José María (NV LT) (01:53)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (01:56)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (02:01)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:06)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: “Ezker Batua/Berdeak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
itsasoko zerbitzu mugikorrari buruzkoa”. Eztabaida eta
behin betiko ebazpenera joango gara, eta, joan horretan,
talde proposatzailearen txandara.

Ezker Batua/Berdeak Taldeko ordezkari dan Madrazo jaunak
dau hitza bere ekimena aurkeztu eta aldezteko.

MADRAZO LAVÍN jaunak: Ederki, Ezker Batua/Berdeak-ek
aurkeztuta orain hemen eztabaidagai dugun legez besteko
proposamenak bi helburu ditu: lehenik, itsasoan lanean
diharduten pertsona guztien segurtasuna bermatzea, eta,
bigarren, Bilboko Irratizko Itsas Komunikaziorako Zentroko
lanpostuak mantentzea. Horra gure legez besteko
proposamenaren bi helburuak.

Alde horretatik Euzko Abertzaleak, Euskal Herritarrok,
Eusko Alkartasuna eta Arabako Foruzaleak taldeekin batera
izenpetua dugun erdibideko zuzenketak pozten nauela
adierazi behar dut. Erdibideko zuzenketa horrek, nik uste,
lehen aipatu ditudan bi erronka horiei, bi helburu horiei
erantzuten die.

Espero dut testua onetsitakoan gauza izango garela aurrera
ere guztion artean lanean jarraitu eta Gobernu zentralari,
Sustapen Ministerioari hain zuzen, gaur eztabaida honetan
Eusko Legebiltzarreko gehienek onets dezaguna bere
eginarazteko.

Ez dezagun ahaztu nahitaezko zerbitzu batez ari garela,
izaera unibertsaleko zerbitzu batez, zeinaren baitan
dagoen, azken batean, itsasoari lotutako gizon eta emakume
askoren bizia. Ez gara, hortaz, bigarren mailako kuestio
batez ari, kuestio hutsal batez; aitzitik, presaz konpondu
beharreko ezin garrantzi handiagoko kuestio batez ari gara.

Kasu honetan, beste hainbatetan bezalaxe, Gobernuak ez ditu
bete beharrekoak betetzen eta dituen erantzukizunekiko
utzikeriaz jokatzen ari da argi eta garbi, enpresa
pribatuen edo enpresa pribatizatuen gain ari baita uzten
bete behar dituen funtzioen ardura, enpresa horiek,
gainera, beren interes ekonomikoei ez beste ezeri ari
baitzaizkie lehentasuna ematen eta ez baitiete batere
axola, ez