Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Administrazioak homosexualei eta lesbianei informazioa, arreta eta laguntza psikosoziala emateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.02.04
43
04:47

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00175Administrazioak homosexualei eta lesbianei informazioa, arreta eta laguntza psikosoziala emateari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:24)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:37)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (00:44)Bideoa ikusi

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (00:54)Bideoa ikusi

Solaguren Santamaría, Covadonga (NV LT) (00:59)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (01:04)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:10)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:17)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:20)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:24)Bideoa ikusi

Testua

Aurrera joanez, gai-zerrendako bigarren puntura. Kasu
honetan, “Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako
legez besteko proposamena, Administrazioak homosexualei eta
lesbianei informazioa, arreta eta laguntza psikosoziala
emateari buruzkoa”. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
izango dogu.

Eta, hortaz, talde proposatzailearen txanda izango da, hau
da, Euskal Talde Popularreko ordezkari dan Oyarzabal jaunak
dau hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Legebiltzarkideok, Ganberako zerbitzuek kopia bat pasa
ahala, Ganberako talde guztiok adostu dugun erdibideko
testua irakurriko dut. Dena dela, gure proposamena aurkeztu
genueneko espiritua azaltzen saiatuko naiz, eta uste dut
Ganberako talde guztiek adostutako erdibideko zuzenketaren
testuak bere horretan jaso duela.

Proposamenaren arrazoietan nioen bezala, gizarte
demokratikoek beren baloreen artean lehenik askatasuna,
tolerantzia eta beren ideia, arraza, erlijio edo sexu
joerarengatik, gehiengoak bezalakoak ez direlako zor zaien
begirunea ezarri dituzte.

Legebiltzarra hainbat aldiz, 1995ean, 1997an eta beste
zenbaitetan, gay eta lesbianen aldeko eskubideen
errespetuaren alde agertu da, hainbatetan Administrazioak
legeriak egokitzeko eta gay eta lesbianen eskubideak
aldezteko neurriak hartzearen aldeko agertu da, eta baita
haiek jaso izan dituzten jokabide homofoboei aurre
egitearen aldeko ere.

Nik uste dut bazela garaia Ganberako talde guztiek sina
zitzaketen erakunde-adierazpenak utzi eta aurrera egiteko
asmoz proposamenak mahai gaineratzeko, aurrerapauso bat
emateko, erakunde-adierazpen huts bat baino gehiago
izateko, hori, azken batean, kaxoi batean gelditzen baita,
eta ez dio inolako ondorio praktikorik ekartzen babestu eta
lagundu egin nahi zaion kolektiboari. Horregatik, gure
taldearen iritziz, gure gizartean, Euskal Erkidegoan,
bazegoen askoz ere neurri zehatzagoak indarrean jartzerik,
beren sexualitatea giza aurreiritziekin bizi duten
pertsonen garapena aldeztu eta