Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, kale-indarkeriari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.02.18
44
05:12

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00183Kale-indarkeriari buruzkoa.

Izapideak

--

Hizlariak

Buesa Blanco, Fernando (SV-ES LT) (00:43)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (00:56)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (NV LT) (01:07)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (01:19)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:27)Bideoa ikusi

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (01:35)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Buesa Blanco, Fernando (SV-ES LT) (01:43)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (01:49)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (NV LT) (01:56)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (02:02)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:06)Bideoa ikusi

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (02:12)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:14)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:16)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: “Socialistas Vascos-
Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez
besteko proposamena, kale-indarkeriari buruzkoa”. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena izango dogu.

Eta arlo horretara sartuz, Euskal Sozialistak Taldeko
ordezkariak dau hitza bere ekimena aurkeztu eta aldezteko.
Buesa jauna, zeurea dozu hitza.

BUESA BLANCO jaunak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andreok.

Gaur, otsailak 18, urtebete betetzen da legegintzaldi
honetan eta Legebiltzarrean kale-indarkeriaren arazoa
lehenengo aldiz aztertu genuenetik.

1999ko otsailaren 18an legebiltzar-talde abertzaleek
ebazpen bat sustatu zuten, haiek bakarrik babestu zutena,
eta bertan indarkeri adierazpen guztietatik aldenduta
burutu beharko litzatekeen bake-prozesuaren aldeko apustua
egin zuten. Hura izan bazen zuen apustua, abertzale jaun-
andreok, galdu egin duzue: ETA une hartan geldi zegoen eta
gaur, berriz, ez, jendea hiltzen hasi da berriro eta eraso
terrorista berriak burutzen ahalegintzen ari da. Garai
hartan, orain bezala, kale-indarkeria pil-pilean zegoen,
une hartan su-etenaren eta zuen politikaren laguntzaile
gisa, eta gaur ETAren jarduera terroristaren itzulera
indartzeko elementu gisa.

Egoera hori da. Beste batean ere aztertu genuen, 1999ko
azaroaren 5ean hain zuzen ere. Egun hartan ere sozialistok
proposatu genizuen gai hau, Legebiltzarreko eztabaidan
gogoeta plantea zenezaten, abertzale jaun-andreok, zuen
politikak indarkeriazko jokabideak erauzteko adierazten
duen eraginkortasunik ezaren inguruan.

Joan den maiatzaren 18an lehendakariak eta Gobernua
babesten duzuen legebiltzar-taldeok legegintza-akordio bat
izenpetu zenuten jarrera politiko bat finkatuz, bakerako
aktibo gisa ere aurkeztu zena: bide politiko eta
demokratiko garbien aldeko apustu ziurra eta erabat
desagertaraztea indarkeri ekintza eta adierazpen guztiak.
Gaur akordio hori zintzilik dago, eta horrek agerian
jartzen du zuen politika ez dela nahikoa adierazpen