Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Galdera, Javier Elorrieta García Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkide jaun txit argiak Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu jaun txit gorenari egina, Mecánica de la Peña, S.A.ri emandako dirulaguntzei buruzkoa.
2000.03.23
47
04:00
Gai-zerrendako seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\10\05\01\00070Mecánica de la Peña, S.A.ri emandako dirulaguntzei buruzkoa.

Izapideak

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak erantzun du galdera.

Hizlariak

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (00:34)Bideoa ikusi

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, sailburua (00:37)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:42)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: “Galdera, Javier
Elorrieta García Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkide
jaun txit argiak Industria, Merkataritza eta Turismo
sailburu jaun txit gorenari egina, Mecánica de la Peña,
S.A.ri emandako dirulaguntzei buruzkoa”.

Elorrieta jauna, zeurea dozu hitza.

ELORRIETA GARCÍA jaunak: Egun on, legebiltzarkide jaun-
andreok, sailburu jauna.

Sailburu jauna, batzordean azkenekoz agertu aurretik,
galdera hau, ematen diren diru-laguntzak hobeto
kontrolatzeko Industria Sailak hartu behar dituen neurriei
buruzkoa, eta Mecánica de la Peña, S.A.ri zegozkion
neurriak eraginkorrak izateko nola jokatu behar zuten ere
galdetzen zuena, tramitatzen ari zen. Konpainia horrezaz
lehendik genekien berri bat eman zenigun, informazio mailan
oihartzun handirik izan ez zuena, hots, beste 10.000
milioiko zorra azaldu ondoren enpresaren porrota, eta
Mecánica de la Peña-Equipo, sozietate mugatuak eginiko
ordaintzeen etetea. Sozietate instrumental horri ia 4.000
milioiko aktiboak transferitu zitzaizkion eta 50.000
milioiko partaidetzaz High-Tec-eko ardura hartu zuten,
halako merkataritza-ingeniaritza modukoaz baliatuz. Zuen
sailak eta beste erakunde batzuk –erakundeetatik at zenbait
praktika eta industria eta ekonomia politikak bultzatzen
dituztenak–, ordea, ez ikusia egiten dute eta badirudi bost
axola zaiela.

Sailburu jauna, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak txosten
batean Estrategia Inbertsiorako Bulegoak emandako 4.760
milioiko diru-laguntzak zalantzan jarri zituen. Argitaratu
zenaren arabera, Mecánica de la Peña-ri 2.197 milioi
zegozkion. Hau da, Jaurlaritzak 1997ko Gabon bezperan
egindako bilkuraren eta 1998ko abenduaren 1ean izandako
Gobernu Kontseiluaren artean emandako 1.093 milioiko diru-
laguntza oparoa bikoiztu egin zen.

Sailburu jauna, nolabaiteko kontrolik eza izan dela
pentsatzeaz gain, Estrategia Inbertsiorako Bulegoak
emandako laguntzek zituzten baldintzak kontuan izanik,
helburu bakar bat ere bete ez izana da, agian, larriena,
ezta