Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Legez besteko saloa, Euskadin Poliziaren Ekurategien Arazoen Konponbideari buruzkoa.
1983.03.23
28
39:48
Apirilaren 14an, 3. gaia.

Jatorrizko ekimenak

01\11\02\01\00061Hertzain-ekurategien Euskadiko arazoarentzako aterapideei buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 5. puntua

Hizlariak

Uriarte Romero, Eduardo (EE LT) (00:34)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Casas Vila, Enrique (SV-ES LT) (00:46)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Uriarte Romero, Eduardo (EE LT) (01:05)Bideoa ikusi

Casas Vila, Enrique (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:10)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Urbistondo Ruiz de Galarreta, Gonzalo (CV LT) (01:14)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Uriarte Romero, Eduardo (EE LT) (01:23)Bideoa ikusi

Urbistondo Ruiz de Galarreta, Gonzalo (CV LT) (Eserlekutik) (01:26)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Guevara Saleta, Emilio (NV LT) (01:28)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Casas Vila, Enrique (SV-ES LT) (01:42)Bideoa ikusi

Guevara Saleta, Emilio (NV LT) (01:48)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (01:54)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:57)Bideoa ikusi

Testua

"Euskadiko Ezkerra Legebiltzarreko
Taldeak Euskadin Poliziaren Ekurategien Arazoen
Konponbideei buruz aurkeztutako legez besteko
saloari buruz Legebiltzarreko I Batzordeak
(Erakundeak, Administrazio Orokorra, Legegilea)
proposatutako irizpenaren eztabaidaketa eta behin-
betiko ebazpena". Talde salo-egilearen txanda.

Uriarte jauna.

URIARTE MORENO jaunak:
Lehendakari jauna, Jaurlaritzako jaunok, jaun-andre
legebiltzarkideok, Legebiltzar honek ez du herri-
bakeari buruz sarritan hitz egiteko ohiturarik, eta
nire ustez gure Elkarteko Udaletan ia egunero
aztertzen den arazo bat alde batera uztea da. Jakina,
alde batera uztea erabat benetakoa da nire
ikusgunetik: bai zenbait arazo daudelako, esate
baterako Segurtasuneko Bitariko Batzordearen
osakera dela eta, bai orain aipatuko ez ditudan beste
gai batzuengaitik, eztabaidaketa mota hau udaletan
ematen da baina ez hemen, dagokion tokian.


Gaur bertan Donostiako Udalak arazo honi
buruz ihardungo du, eta ekurategien arazoarekin
batera azkenaldi hontan Donostialdean egiten ari
den polizia-politikaren gaiaz ihardungo du baita ere;
esan dezadan bidenabar polizia-politika hau
Euskadiko Ezkerrarentzat harriduragai dela
Jaurlaritza sozialistaren aldaketaren politika
orokorraren barruan. Harridura eta kezka, ezbaitugu
uste bide egokiak direnik gure Elkartea jasaten ari
den arazo hain larri eta garrantzitsuak konpontzeko.

Baina gure saloa eginkorra izan dadila nahi
dut. Nik hemendik gure Elkarterako emaitza ona
atera dadila nahi dut, eta emaitza Legebiltzar
hontatik atera dadila, eta ez udalak bezalako
bigarren mailako erakundeetatik. Gaur, diot,
Donostian eztabaidatuko da, eta ziuraski Donostiako
Udalak erdiko Jaurlaritzako jarrerei aurre egingo
die. Nork galduko du edo nork irabaziko du? Bada,
ziuraski indar jakin batzuk udalak ildo batean irabaz
dezala egingo dute, badaiteke une hontan erdiko
Jaurlaritzaren alde daudenek galtzea; baina gauza ez
da udalak irabaztea eta erdiko Jaurlaritzak galtzea,
baizik eta nire ustez