Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Legez besteko saloa, Euskararen Erebilpena Arauzkotzeko Legearen alde egindakoa.
1983.03.23
28
39:48
Apirilaren 14an, 5. gaia.

Jatorrizko ekimenak

01\11\02\01\00065Euskeraren erabilkera arauzkotzeko legearen aldezpenerakoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 8. puntua.

Hizlariak

Lizundia Askondo, José Luis (EE LT) (00:25)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Aguinaga Torrano, Joaquín María (CV LT) (00:48)Bideoa ikusi

Leizaola Azpiazu, Joseba Andoni (NV LT) (00:59)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Eguiagaray Ucelay, Juan Manuel (SV-ES LT) (01:07)Bideoa ikusi

Hezkuntza Saila, sailburua (01:21)Bideoa ikusi

Lizundia Askondo, José Luis (EE LT) (01:36)Bideoa ikusi

Eguiagaray Ucelay, Juan Manuel (SV-ES LT) (01:43)Bideoa ikusi

Hezkuntza Saila, sailburua (01:51)Bideoa ikusi

Botazioak. (01:56)Bideoa ikusi

Testua


"Euskadiko Ezkerra Legebiltzarreko
Taldeak Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko
Legearen alde egindako legez beste saloaren eta
Araudiak xedatutako epearen barruan egin litezken
zuzenketa-eskeen eztabaidaketa eta behin-betiko
ebazpena, kontutan izanik talde salo-egileak legez
besteko salo hau zuzenean Osoko Bilkuran
eztabaidatzeko eskatu duela".

Lizundia jauna.

LIZUNDIA ASKONDO jaunak:
Lehendakari jauna, Jaurlaritzako jaunok, jaun-andre
legebiltzarkideok, nire mintzaldiaren zatirik
handiena gazteleraz egingo dut, dihardugun gai hau
ongi ulertu dakidala nahi baitut. Euskararen
Erabilpena Arauzkotzeko legeari guztiok dakigun
ataletan Estatuko Abokatuak aurkeztu dizkion
jazarpenak ikusita, ulertzeko moduko hitzaldi bat
beharrezkoa da, eta Estatuak falta duen politika
nazioanitza ulertzea beharrezkoa da.

Nire hitzaldiak bi zati izango ditu: bata,
lehena, gure saloaren lehen zatiari buruzkoa, eta
bigarrena, bigarren zatiari buruzkoa, alegia, euskal
erakundeek euskararen aldeko, hain zuzen,
Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko oinarrizko
legearen aldeko adierazpen bat egin dezatenari
buruzkoa. Eta bigarren zati honek Jeltzaleak
Taldeko zuzenketa-eskearekin zerikusia du eta
izango du.

Lehenik eta behin, Estatuko Abokatuak
aurkeztutako jazarpena, berak egindako aldezpenak
ikusita, idazki osoari darion kutsua erakusten duen
sarrera batekin egiten dugu topo. Estatuko Abokatu
jaunak egin asmo duen Erkaketa-Zuzenbideko
ihardukitzea da. Eta Estatuko Abokatu jauna bai
herriarekin eta bai Estatuarekin nahastu egin da,
eredu suitzarrari edo belgari jarraitzerik ez dagoela,
eta gehiago Austriako kasuetara hurbildu beharko
genukela dioenean, eta Saint Germaineko Ituneko
66. eta 68. ataletan eta 1955eko maiatzaren 15eko
gutxiengo sloveniar eta kroaziarrentzako Ituneko 7.
atalean oinarritzen dela dioenean, herriarekin
nahastu egin da. Austriako egoera ezarri nahi
izateak, bertan Estatuaren hizkuntza bat eta nagusi
den nazionalitate bat dagoenean, germanikoa eta
alemaniar