Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos eta Eusko Alkartasuna legebiltzar taldeek egindako legez besteko proposamena, E.A.E.n seme-alabak dituzten familiei jaramon egiteari eta jaiotza tasa sustatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.05.05
51
07:48

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00224E.A.E.n seme-alabak dituzten familiei jaramon egiteari eta jaiotza tasa sustatzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (01:49)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:53)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (02:04)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:15)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:22)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (02:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (02:38)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (02:44)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (Eserlekutik) (02:50)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (00:00)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (00:01)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:05)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: “Euzko Abertzaleak-
Nacionalistas Vascos eta Eusko Alkartasuna legebiltzar-
taldeek egindako legez besteko proposamena, Euskal
Autonomia Elkartean seme-alabak dituzten familiei jaramon
egiteari eta jaiotza tasa sustatzeari buruzkoa”.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, talde
proposatzailearen txanda izango dogu, hau da, Eusko
Alkartasuna Taldeko ordezkariak dau hitza. Galdos jauna,
zeurea dozu hitza; hitz egizu.

Alzelai andrea, barkatu, zeurea dozu hitza.

ALZELAI ULIONDO andreak: Bai, bada datu esanguratsu bat,
eta da Europan lan-merkatuan aktiboki parte hartzen dutenen
ehuneko 5,6k gizarte-zerbitzuetan egiten duela lan, eta
hemen, aldiz, ehuneko 2,6k lan egiten du arlo honetan.
Honek familietan hainbat eta hainbat zerbitzuren eskakizuna
asetu gabe dagoela islatzen digu. Egun ditugun gizarte-
zerbitzuek familiek dituzten eskakizunak ez dituzte
betetzen. Batez ere, laguntza berezia eskatzen duten
pertsonen zaintzaren inguruan dagoen beharra asetu gabe
dago; besteak beste, gaixo kronikoak, hirugarren adinekoak
edo haurrak zaintzeko dagoen eskakizunaz ari naiz hitz
egiten. Eta ezin dugu ahaztu eskakizun hau emakumeak lan-
merkatuan aktiboki parte hartzearekin erabat lotuta
dagoela; baita egun familiak jasan duen garapenarekin ere:
geroz eta ugariagoak dira emakume batek bere seme-alabekin
osaturiko familiak. Guzti hau gizarte-zerbitzuen arloari
dagokionez.

Eta zer esan dezakegu laguntza ekonomikoaz? Alde batetik,
seme bakoitzeko dedukzio fiskalak ditugu, baina sistema
honekin diskriminazio bat gertatzen da, zeren, dedukzio
hauen onuradun izateko, errenta-aitorpena egitea
ezinbestekoa da, eta, beraz, diru-sarrera urriak dituzten
familiek eta errenta-aitorpena egiteko behartasunik ez
duten familia horiek ez diralaguntza hauen onuradun; zentzu
honetan gertatzen da lehen aipaturiko diskriminazio hori.
Eta bestetik, hirugarren haurra edo erditze berean haur bat
baino gehiago jaiotzen direneko dirulaguntzak ditugu, baina
kasu