Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Galdera, Javier Elorrieta García Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkide jaun txit argiak Kultura sailburu andre txit gorenari egina, Auzitegi Gorenak UEMAz emandako epaiari buruzkoa.
2000.05.05
51
07:48
Gai-zerrendako bederatzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\10\05\01\00087Auzitegi Gorenak UEMAz emandako epaiari buruzkoa.

Izapideak

Kultura-sailburuak galderari erantzuna eman dio.

Hizlariak

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:28)Bideoa ikusi

Kultur Saila, sailburua (01:29)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (01:30)Bideoa ikusi

Kultur Saila, sailburua (01:32)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren puntua: “Galdera, Javier
Elorrieta García Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkide
jaun txit argiak Kultura-sailburu andre txit gorenari
egina, Auzitegi Gorenak UEMAz emandako epaiari buruzkoa”.

Elorrieta jauna, zeurea dozu hitza. (Marmarrak.)

Hitz egin ezazu, hitz egin ezazu zeure mikrofonotik,
funtzionatuko baitizu, Elorrieta jauna.

ELORRIETA GARCÍA jaunak: Bai, zure baimenarekin, galdera
eserlekutik egingo dut.

LEHENDAKARI jaunak: Ederto.

ELORRIETA GARCÍA jaunak: Sailburu andrea, zergatik aldeztu
dituzue UEMAren jarrera ez legalak Auzitegi Gorenaren, nire
ustez, gehiegi leundutako epai baten aurrean?

LEHENDAKARI jaunak: Eskerrik asko, Elorrieta jauna.

Kultura Saileko sailburu dan Garmendia andreak dau hitza.

KULTURA SAILBURU (Garmendia Lasa) andreak: Presidente
jauna, ez dakit Elorrieta jauna non oinarritzen den iritzi
hori botatzeko. Toki Erakundeen Oinarriei buruzko Legearen
68. artikuluak xedatutakoaren arabera, toki-entitateek,
aukera ez ezik, obligazioa dute euren ondasun eta
eskubideen defentsarako beharrezkoak diren legezko ekintzez
baliatzeko. Beraz, ez da inolaz ere –eta ez du egin–
Kultura Sailaren egitekoa, udal horien aurrean Auzitegi
Gorenaren epai horietan jasotako arrazonamenduen defentsa
egitea. Eusko Jaurlaritzak, epai hauek eragindako
erakundeekin izan dituen harremanetan, Toki
Administrazioaren alorrean aholku emateko duen egitekoa
baino ez du bete.

LEHENDAKARI jaunak: Eskerrik asko, sailburu andrea.

Elorrieta jauna, zeurea hitza barriro.

ELORRIETA GARCÍA jaunak: Sailburu andrea, ez ditut emango,
denbora dela eta, UEMAko lege-hauste argien adibideak, eta
mamira joango naiz.

UEMAk elebakartasuna aldarrikatzen du, ez elebitasuna, eta
bere jarduera, bere esparruan, gure Autonomia Erkidegoko
herritarrengan arruntena den hizkuntza ofiziala
ordezkatzean eta indargabetzean oinarritzen du, eta hori
legearen aurka dago, irrazionala da eta pobretze kulturala
eta intelektuala eragiten du.

Jarduera horrek indioen