Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkide jaun txit argiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu jaun txit gorenari egina, irakasleen laguntza eta prestakuntza zerbitzuetara sartzeko zenbait eskakizun -hizkuntzazkoak, besteak beste- aldatzeko, sailak dituen asmoei buruzkoa.
2000.05.19
52
05:36

Jatorrizko ekimenak

06\10\04\01\00063Irakasleen laguntza eta prestakuntza zerbitzuetara sartzeko zenbait eskakizun -hizkuntzazkoak, besteak beste- aldatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen asmoei buruzkoa.

Izapideak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak interpelazioari erantzuna eman dio.

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:16)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (01:21)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:30)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (01:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: “Interpelazioa, Iñaki
Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkide jaun txit argiak Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa sailburu jaun txit gorenari egina, irakasleen
laguntza eta prestakuntza zerbitzuetara sartzeko zenbait
eskakizun –hizkuntzazkoak, besteak beste– aldatzeko, sailak
dituen asmoei buruzkoa”.

Oyarzabal jauna, zeurea dozu hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Bai, eskerrik asko,
lehendakaria.

Hezkuntza Sailburu Oliveri jaunari egiten diogun
interpelazioaren zioa jakina da jada. Kasu honetan, duela
aste batzuk, martxoa zen artean, izan genuen Hezkuntza
Sailak Euskal Herrian irakaskuntzaren apoio-zerbitzuetako
plazetatik ehuneko 100i bigarren hizkuntz eskakizuna,
hezkuntza-sistemako euskara gaitasuneko altuena, eskatzeko
duen asmoaren berri, plaza horietara heldu ahal izateko 2.
HE eskatzeko asmoaren berri.

Izan genuen aukera Ganbera honetan bertan, Osoko Bilkuran
kuestio honi buruzko eztabaida luzea egitekoa, eta
eztabaida hartan taldeek, Gobernua apoiatzen dutenek ere
bai, beren posizioak azaldu zituzten. Baina kontuan izanik
nolako ezinegona sortu zuen, eta oraindik ere nolakoa
sortzen duen Gobernuak irakaskuntzan laguntzeko zerbitzuko
plaza horietara heltzeko eskakizunak aldatzeko duen asmoak;
kontuan izanik sindikatuen ordezkariek publikoki egindako
kritikak, horrek lekarzkeen ondorio larriez ohartaraziz,
eta oro har berriro ere Erkidegoko irakasleriaren baitan
sortzen duen ezinegona, egoki deritzogu asmo horien berri
sailburuak berak emateari, batez ere, ea tribuna horretatik
aldaketaren bat eta nobedaderen bat ba ote dagoen jakin
nahirik.

Hortaz, sailburu jaunari planteatu nahi diogu, galdetu nahi
diogu ea zergatik aldatu nahi dituen apoio eta
prestakuntzako zerbitzuetako plazak betetzeko irizpideak;
zergatik duen Gobernuak, gure iritziz, ebaluazio-
institutuan plazak betetzeko irizpide politikoak sartzeko
asmoa, eta Gobernuak zenbateko kontsentsu sindikala eta
politikoa du iritsia sindikatuetan