Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos eta Eusko Alkartasuna legebiltzar taldeek egindako legez besteko proposamena, administrazioen artean eta herritarrekiko harremanetan teknologia berriak erabiltzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.05.26
53
05:56
Gai-zerrendako lehenengo puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00236Administrazioen artean eta herritarrekiko harremanetan teknologia berriak erabiltzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (00:01)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:12)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (00:20)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:32)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (00:40)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (00:48)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (Eserlekutik) (00:58)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:02)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (01:09)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (01:14)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (01:16)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:19)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehen puntua: “Euzko Abertzaleak-
Nacionalistas Vascos eta Eusko Alkartasuna legebiltzar-
taldeek egindako legez besteko proposamena, administrazioen
artean eta herritarrekiko harremanetan teknologia berriak
erabiltzeari buruzkoa”. Eztabaida eta behin betiko
ebazpenera joango gara zuzen-zuzenean.

Eta eztabaida horretara sartzeko, talde proposatzailearen
txanda izango dogu. Hau da, Eusko Alkartasuna Taldeko
ordezkariak izango dau hitza lehenengo, eta, bere izenean,
Goikoetxea jaunak.

GOIKOETXEA LABAKA jaunak: Señorías, buenos días todos.

Ea proposamen honetan aurrekoan baino borondate gehiago
biltzen ditugun. Gaur aurkezten dugun proposamen honek
aurkezpen askorik ez du behar. Nik uste guztiok ados
gaudela informazioaren teknologia berrien iraultzak zein
aldaketa suposatu dituen gizakion esparru guztietan,
esparru ekonomiko-finantzierotik hasi eta gizakiaren
esparru pertsonal eta pribatuetaraino.

Aldaketa hauek, teknologia berri hauek suposatzen duten
aldaketa eta abantzeak, Administrazioan ere beren
inportantzia badaukate, harremanak azkartu, hobeagotu
egiten baitituzte, administrazioek eskaintzen dituzten
zerbitzuak ematean ere hobekuntzak suposatzen dituztelako.

Gure proposamena gobernu-hitzarmenean jasotako konpromiso
programatikoan gauzatzen da, eta, konpromiso programatiko
horren arabera, Administrazioaren modernizatzea eta orain
arte tajuturiko egiturazko proiektuak aurrera eramateko
konpromisoa zehazten da.

Horretaz gain, Administrazioaren dinamiketan erabateko
kalitatearen kultura sartzea bultzatzen da gobernu-
hitzarmena sinatzen dugun alderdiek sustatutako dokumentu
horretan. Erabateko kalitatearen kultura sustatzea eta
teknologia berrien inplementazioa Administrazioko
zerbitzuetan helburu saihetsezina eta helburu nagusia da
Gobernua sostengatzen dugun alderdien arabera.

Kontuan izan behar ditugu, proposamenean diogun bezala,
aurrera eraman diren eta aurrera eramaten ari diren
esperientziak ere; esperientzia horien