Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mistoa-Arabako Foruzaleak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako orientazioari eta tutoretza-lanari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.05.26
53
05:56
Gai-zerrendako hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00238Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako orientazioari eta tutoretza-lanari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (02:12)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:21)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:25)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (02:27)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (02:35)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:39)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:42)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: “Arabako Foruzaleak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako orientazioari eta
tutoretza-lanari buruzkoa”.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, talde
proposatzaileari emongo deutsagu txanda. Hau da, Arabako
Foruzaleak Taldeko ordezkari dan Benito andreak dau hitza.

BENITO BENGOA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna,
jaun-andreok.

LOGSEn abiapuntua duen hezkuntza-erreformak eta hartatik
eratorri diren arauen porrotaren arazo prebisiblea ez da
arrazoi ekonomikoen ondorio izango, gai hauetan oso adituak
ez diren azterlariek aurreikusi dezaketena gezurtatuz,
arrazoi pedagogiko eta antolaketa arazoengatik baizik.
Bestela esanik, arazoa berez da erabakiak hartzen
dituztenak ez dituztela gogoan hartzen eskolaren
antolaketaren oinarrizko irizpideak, ezta Hezkuntza
Sistemaren Antolaketa Orokorrerako Legearen ezarketarako
abiapuntua zen dokumentuan jasoriko irizpide psiko-
didaktikoak eta psiko-pedagogikoak ere.

Legea hobetu daiteke, nahiz eta haren irizpide nagusiak
berdinak diren batez beste, irizpide epistemologikoek,
psikologikoek, soziologikoek eta psikologikoek oinarri
zientifiko nahikoa baitute. Legearen aplikazioan dator
okerra, alegia legearen kudeaketan, izan ere, legea bera
irakurri ez balute bezala egina baitago, edo irakurri
dutenek ongi ulertu ez balituzte bezala eduki haiek
antolatzen dituzten irizpide nagusiak.

Erreformak bi osagarri nagusiren inguruan eratu behar zuen
(tutoretza eta orientazioa), honela ikasle bakoitzaren
ezberdintasunei eta hezkuntza premiei kurrikulum aldetik
erantzun ahal izateko behar adinako dibertsifikazioa lortu
ahal izango litzatekeelarik, eta hezkuntza zereginari bere
zentzu osoa eman ahal izango litzaiokeelarik, izan ere
zenbait egileren ustez, zeregin hori funtsean hezkuntza
orientazioari loturik bailegoke.

Tutoretza berez hezkuntza-orientazioaren alderdietako bat
da, ikasle eta irakasleen arteko elkar-eragiketak
errazteko,