Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Galdera, Javier Elorrieta García Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkide jaun txit argiak Kultura sailburu andre txit gorenari egina, Barakaldoko Museo Teknikoari buruzkoa.
2000.05.26
53
05:56
Gai-zerrendako hamabigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\10\05\01\00107Barakaldoko Museo Teknikoari buruzkoa.

Izapideak

Kultura-sailburuak galderari erantzuna eman dio.

Hizlariak

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:28)Bideoa ikusi

Kultur Saila, sailburua (02:31)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:33)Bideoa ikusi

Testua

Punto duodécimo del orden del día: “Pregunta formulada por
el ilustrísimo señor don Javier Elorrieta García,
parlamentario del Grupo Socialistas Vascos-Euskal
Sozialistak, a la excelentísima señora Consejera de
Cultura, relativa al Museo Técnico de Barakaldo”.

Señor Elorrieta, tiene usted la palabra.

ELORRIETA GARCÍA jaunak: Bai, zure gomendioak jarraitu
ditut eta funtzionatzen du.

Sailburu andrea, Barakaldoko Udalak esan du Lutxanako
auzoan Museo Teknikoa egiteko utzitako lursailak eta
pabilioiak Udalera itzuli beharko direla uzteko izandako
helburuak betetzen ez badira eta Kultura Sailari eskatu
diote berehala mintza dadila gaiaz.

Gure galderan, eta denbora agortzen ari zait, Udal hartako
kultura alorrak azaldutako zenbait irizpide bildu ditut.
Eta horietako batek dio Kultura Sailak Museo Teknikoa
irekitzeaz erakutsitako geldotasunak Barakaldoko
korporazioko kideen etengabeko urduritasuna sorrarazi
duela, batez ere aurreko legegintzaldian barrena, eta gai
hori dela eta, Udalak etengabeko presioak pairatu dituela.

Jakina, ez dut Barakaldoko Udalaren eta zure sailaren
arteko eskutitzen berri zehatzik emateko astirik, baina,
bai, ordea, Estrade jaunak, Ondarearen zuzendariak, Kultura
arlora bidalitako eskutitza aipatu, bertan ikusten baita
Udalak azpimarratutako akordioaren lehen helburua ez dela
beteko, lehentasuna biltegiratzeari emango zaiola, eta
akordioko zenbait konpromiso zehatz alde batera utziko
direla. Eta antzeko zerbait diote gaiaz argitaraturiko
albiste batzuek.

Barakaldoko Udaleko Kultura-alorrak, Ezkerraldeko eta
meatze aldeko Kultura-alorreko udal-arduradunek eta
Legebiltzarreko Euskal Sozialistak Taldeko ordezkariok
Gobernuak hartutako konpromisoak bete ditzan nahi dugu, eta
Museo Teknikoa, hasieran zituen helburuak betetzeaz gain,
Industri Museoa sortzeko motorra izan dadila. Industri
Museoak berebiziko ondarea kudeatu beharko du eta ondare
hori etengabe erakutsiko da, bai erakusgaientzako aterpe
egokietan, bai kanpoan, mantendu behar den