Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Interpelazioa, M.ª Aranzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkide andre txit argiak Jaurlaritzari egina, adin txikikoen babesari buruzkoa.
2000.06.16
56
05:03
Gai-zerrendako bostgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\10\04\01\00071Adin txikikoen babesari buruzkoa.

Izapideak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak interpelazioari erantzuna eman dio.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:54)Bideoa ikusi

Zuzentza, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua (00:58)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:04)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamargarren puntua: “Interpelazioa, M.ª
Aránzazu Quiroga Cía Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkide andre txit”... Jaun-andreok, mesedez,
isiltasuna.Isilik, mesedez, jaun-andreok. Isilik, arren.

Gai-zerrendako hamargarren puntua: “Interpelazioa, M.ª
Aránzazu Quiroga Cía Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkide andre txit argiak Jaurlaritzari egina, adin
txikikoen babesari buruzkoa”.

Quiroga Cía andrea, zeurea dozu hitza; hitz egizu.

QUIROGA CÍA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Interpelazio honen azalpenean zehaztu den moduan, 1999ko
martxoaren 30eko osoko bilkuran onetsi zen akordioz Euskal
Sozialistak Taldeak eginiko legez besteko proposamena
Jaurlaritzari eskatuz Legebiltzar honen aurrean aurkez
zezala sei hilabeteko epean Euskal Autonomia Erkidegoko
adin txikikoen eskubideen lege-proiektua. Osoko bilkura
horretan, talde guztiok eman genuen aditzera gai hori
arautzeko benetako premia dagoela.

Gaur egun ukatu ezin den errealitatea da, baita gizarterik
moderno eta aurreratuenetan ere, adin txikikoek arreta eta
zaintza berezia behar dutela, euren osasunari, nahiz
garapen fisiko, mental eta sozialari dagokionez. Haien
arreta eta babes bereziaren oinarria da haurren kolektiboa
dela gizartearen alderdirik ahulenetako bat.

Adin txikikoen zaintza eta babesa ongizate politikaren xede
nagusietako bat bilakatu da, adin txikikoaren garapen osoan
laguntzeko eta haien premiei egokituriko bizi-maila
bermatzeko. Horregatik, Administrazio publikoek, gizarte
osoaren ordezkari gisa, babes neurri eta mekanismo guztiak
hartu eta kudeatu behar dituzte, zenbait gizarte
fenomenotan gauzatzen diren arriskuei aurrea hartzeko, hala
nola, abandonua, eskale ibiltzea, eskolara ez bidaltzea...

LEHENDAKARI jaunak: Quiroga andrea, barka iezadazu
momentutxo bat. Mesedez, jaun-andreok, isilik.

Jarrai ezazu, mesedez.

QUIROGA CÍA andreak: Eskerrik asko.

...eskolara ez joatea, esplotazio sexuala, drogen erabilera
okerra eta haurraren irudiaren erabilera. Arrisku