Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

12
Interpelazioa, Xabier Ormaetxea Garai Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Taldeko legebiltzarkide jaun txit argiak Nekazaritza eta Arrantza sailburu jaun txit gorenari egina, sailburua arlokako konferentzietara joateari buruzkoa.
2000.06.16
56
05:03
Gai-zerrendako zazpigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\10\04\01\00082Nekazaritza eta Arrantza sailburua arlokako konferentzietara joateari buruzkoa.

Izapideak

Nekazaritza eta Arrantza sailburuak interpelazioari erantzuna eman dio.

Hizlariak

Nafarrate Kortabarria, Iñaki (NV LT) (01:24)Bideoa ikusi

Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (01:26)Bideoa ikusi

Nafarrate Kortabarria, Iñaki (NV LT) (Eserlekutik) (01:37)Bideoa ikusi

Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (01:38)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabigarren puntua: “Interpelazioa, Xabier
Ormaetxea Garai Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos
Taldeko legebiltzarkide jaun txit argiak Nekazaritza eta
Arrantza sailburu jaun txit gorenari egina, sailburua
arlokako konferentzietara joateari buruzkoa”.

Nafarrate jauna, zeurea dozu hitza.

NAFARRATE KORTABARRIA jaunak: Eskerrik asko, presidente
jauna. Legebiltzarkideok, sailburua.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa inoiz edo
behin kexatu izan da Nekazaritza eta Arrantza sailburua ez
dela nekazaritzako arloko konferentzietara joaten, hori
izanik Estatuko nekazaritza politikak koordinatzen dituen
organoa.

Gure ustez, ez luke horrelako arloko konferentziarik egon
beharko, Madrilekiko koordinazioak alde bikoa izan beharko
bailuke Autonomia Erkidegoaren eta ministerioaren beraren
artekoa, gai horretan guk aginpide eta ahalmen osoa
dugulako. Guztiarekin ere, kexa asko dago joaten ez
garelako.

Eraginkorrak diren jakin nahi dugu, eta nola funtzionatzen
duten, eragileak diren, bat al gatozen konferentzia horiek
koordinaziorako bitarteko gisa balio dutelako
filosofiarekin, Europako gaiak nola erabiltzen diren, baina
batez ere, beren balioa eta eraginkortasuna nola balioesten
ditugun jakin nahi dugu.

LEHENDAKARI jaunak: Sailburu jauna, zeurea dozu hitza.

NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILBURU (Gerenabarrena Martínez
de Lahidalga) jaunak: Presidente jauna, legebiltzarkide
adiskideok:

Lehen Garaikoetxea lehendakariak aipatu duen zerbaitez
dihardugu, LOAPA famatuaren ondorio txarretako bati buruz.
Guk, jakina, balorazio bakarra egin dezakegu.

Bueno, egia da, egia da gehienetan ez garela joaten, eta
gainera, jakinaren gainean egiten dugu hori, har dezakegun
jarrerarik onena dela iritzita. Zergatik? Lau
arrazoirengatik esango nuke nik, eta baimena ematen baldin
badidazue, hiru azalduko ditut orain eta bat azkenerako
utziko dut.

Lehen hiruretatik esango nuke: bat, arloko konferentziak ez
dira eraginkorrak; zuzen-zuzenean eraso egiten die