Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

14
Mahaiaren proposamena, Bozeramaileen Batzordearen iritzia entzun ondoren egina, Euskal Autonomia Erkidegoko 1997. urterako Aurrekontu Orokorren Kitapena Onartzen duen lege-proiektua irakurraldi bakarreko prozeduraz tramitatzeko. Hala badagokio, proiektu horren eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.06.29
59
17:07
Gai-zerrendako bostgarren puntua, ekainak 30.ean tramitatua hamairugarren puntuarekin batera.

Jatorrizko ekimenak

06\09\01\00\00007Euskal Autonomia Erkidegoko 1997. urterako Aurrekontu Orokorren Kitapena Onartzen duena.

Izapideak

Ekainaren 30ean 06/09/01/00/0006 lege-proiektuarekin batera eztabaidatu da. Legea onetsi da. Emandako botoak: 58- alde: 38 (EA-NV, ES, EA)- kontra: 18 (ETP, Ms-EB)- abstentzioak: 2 (Ms-AF).

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Botazioa. (01:13)Bideoa ikusi

Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua (01:16)Bideoa ikusi

Aldeko txanda.

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (01:28)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (01:32)Bideoa ikusi

Ollora Otxoa de Aspuru, Juan M.ª (NV LT) (01:35)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (01:39)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (01:40)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (01:49)Bideoa ikusi

Ollora Otxoa de Aspuru, Juan M.ª (NV LT) (01:54)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (01:59)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (02:00)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:06)Bideoa ikusi

Testua

Goizeko bederatziak eta hogeita hamar minutu direla
berrekin zaio bilkurari.

LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako laugarren puntua:
“Mahaiaren proposamena, Bozeramaileen Batzordearen iritzia
entzun ondoren egina, Euskal Autonomia Erkidegoko 1996.
urterako Aurrekontu Orokorren Kitapena Onartzen duen lege-
proiektua irakurraldi bakarreko prozeduraz tramitatzeko”.

Hala badagokio, proiektu horren eztabaida eta behin betiko
ebazpenera joango ginateke.

Gai-zerrendako bosgarren puntua, berdin: “Mahaiaren
proposamena, Bozeramaileen Batzordearen iritzia entzun
ondoren egina, Euskal Autonomia Erkidegoko 1997. urterako
Aurrekontu Orokorren Kitapena Onartzen duen lege-proiektua
irakurraldi bakarreko prozeduraz tramitatzeko”.

Araudiko 119.1 artikuluak dioenaren arabera, Mahaiak aho
batez hartutako erabakiz eta bozeramaileen aldeko iritzia
entzun ondoren, eta kontuan izanik halaber lege-proiektuen
izaera, erabaki da Osoko Bilkurari proposatzea bi lege-
proiektuak irakurketa soilez tramitatzea.

Beraz, Osoko Bilkurari galdetzen diot ea onartzen duen bi
lege-proiektuok irakurketa soilez tramitatzea.

Legebiltzarkideok, Osoko Bilkurari galdetzen diot ea
onartzen duen bi lege-proiektu hauen laugarren eta
bosgarren puntuak irakurraldi bakarrez tramitatzea. Eman
dezakezue botoa. (Isilunea.)

Botazioa eginda, hauxe izan da emaitza: emandako botoak,
18; aldekoak, 18; aurkakoak, bat ere ez; abstentzioak, bat
ere ez; nuloak, bat ere ez.

LEHENDAKARI jaunak: Beraz, aho batez onetsi da
planteamendua. Legebiltzarkideok, eser zaitezkete.

Jaurlaritzako ordezkariak dau hitza, hain zuzen
lehendakariorde dan Zenarruzabeitia andreak.

JAURLARITZAREN LEHENDAKARIORDE ETA OGASUN ETA HERRI
ADMINISTRAZIO SAILBURU (Zenarruzabeitia Beldarrain)
andreak: Muchas gracias, señor Presidente.

Hitzaldi honekin aurkeztu nahi dut... (Marmarrak.)

LEHENDAKARI jaunak: Jaun-andreok, isilik mesedez. Puntu-
puntuan hastea oraindik lortu ez badut ere, mesedez isilik
egoteko eta Jaurlaritzaren izenean