Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, abenduaren 29ko 4/1999 Legeari, Euskal Autonomia Erkidegoko 2000. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituenari, buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.06.29
59
17:07
Gai-zerrendako hamairugarren puntua, ekainak 30.ean tramitatua bostgarren puntuarekin batera.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00266Abenduaren 29ko 4/1999 Legeari, Euskal Autonomia Erkidegoko 2000. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituenari, buruzkoa.

Izapideak

Ekainaren 30ean eztabaidatua.

Hizlariak

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (02:08)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (02:15)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (02:18)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:24)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (02:31)Bideoa ikusi

Otegi Mondragón, Arnaldo (EH LT) (02:42)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (00:00)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:08)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (00:15)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (00:19)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:24)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (00:28)Bideoa ikusi

Otegi Mondragón, Arnaldo (EH LT) (00:34)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (00:42)Bideoa ikusi

Botazioak. (00:45)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamahirugarren puntua: “Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
abenduaren 29ko 4/1999 Legeari, Euskal Autonomia Erkidegoko
2000. urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituenari,
buruzkoa”.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango gara, eta bide
horretan sartuz, Euskal Sozialistak Taldeko ordezkari dan
Unzalu andreak dau hitza.

UNZALU PÉREZ DE EULATE andreak: Lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok. Talde Sozialistak ekimen hau
aurkeztu badu, beharrezkotzat eta presazkotzat jo duelako
izan da. Izan ere, beharrekoa eta presazkoa da Gobernuak
hedabideetan ETAri eta Euskal Herritarrok Taldeari edo HB-
ri zuzentzen dizkion gaitzespen keinu eta hitzak ekintza
politikora eramatea. Oraintxe du horretarako aukera 4/99
Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak
onartu zituena, aldatuz eta Eusko Jaurlaritzaren eta
Udalbide Elkartearen, hau da, Udabiltzaren, arteko
hitzarmena finantzatzeko zen kontua deuseztatuz edo
indargabetuz.

Nolabait esateko, eztabaida hau joan den ekainaren 16an,
elkarrizketa politikoari buruz izandako gure proposamenaren
luzamendua da. Orduantxe hasi zen, gure ustez, Lizarrako
Hitzarmenaren diskurtso baztertzailea pitzatzen. Gaur,
Udalbiltzaz, hitzarmen haren lanabes adierazgarriaz,
mintzatuz, beste urrats bat egin nahi dugu, joera hori
sendotu eta demokraziaren diskurtsoa berretsi. Izan ere,
gure taldeak argi eta garbi du demokrazia eta Udalbitza
batera ezinak direla; Udalbiltza, euskal erakunde
demokratikoen, Konstituzioan eta Autonomi Estatutuan
oinarritzen direnen, Troiako zaldia dela; Udalbiltza
soberan dagoela gure herrian.

Ezereztu egin nahi dugu Udalbide Elkartearekin egindako
hitzarmenaren finantzazioa elkarte horrek bere egiten
dituelako Udalbitzak demokraziaren aurka dituen helburu
baztertzaileak eta bera delako Udalbiltzaren helburuak
betetzeko, hots, lurraldetasuna, subiranotasuna eta nazio-
eraikuntza lortzeko, behar diren ekimenak egiten dituena.
Jakina,