Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Eskola Publikoaren Gizarte Kontseiluari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.09.29
61
02:30
Gai-zerrendako bigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00276Euskal Eskola Publikoaren Gizarte Kontseiluari buruzkoa.

Izapideak

Zazpi abstentzioetatik 6 Eusko Alkartasuna L.T.ak emanak dira eta bat beste legebiltzarkide batek.

Hizlariak

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:19)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (Eserlekutik) (00:27)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (00:27)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (00:36)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:44)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:53)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:58)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:04)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (01:12)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:17)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:18)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: “Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
Euskal Eskola Publikoaren Gizarte Kontseiluari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda, hau da, Euskal Sozialistak
Taldeko ordezkariak dau hitza. Celaá andrea, barkatu
egidazu, gainera: ez deutsut aukerarik emon azalpena
egiteko.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Eskerrik asko, presidentea.
Konturatu naiz.

LEHENDAKARI jaunak: Orain daukazu zeure txanda beste ekimen
honetan.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Lehendakari jauna, jaun-andreok,
nahiz eta oraingo hauek garai txarrak diren arerio
politikoaren merezimenduak aitortzen ibiltzeko, eta nahiz
eta Legebiltzarretik ateko tribunetan era akritikoan esaten
den sozialistek ez dugula ezer egin herri honen alde, foro
kualifikatuagoetan bat etorri beharko dugu egungo euskal
hezkuntza sozialisten historia eta aportazioa aipatzeke
ezin esplika litekeelakoan –ez luke inor egingo–.

Gaur hemen aurkezten dugun gai honek, garaiaren kontra
jarrita eta hauteskunde aurreko giroan kokatuta dagoen
arren, guk aintzat hartua izateko adina indar badu.
Hezkuntza, jaun-andreok, etorkizuna konkistatzeko tresnarik
sendoena baita, dudarik gabe.

Beraz, gogora zaitezte edo hemeroteketara jo ezazue, hain
zuzen Euskal Sozialistok egin baikenuen lehen ahalegina,
87-88 urte hartan edo, gure aginpidea lehen aldiz exertzitu
genuen hartan, hezkuntza publikoa sendotzen, artean
erakundeen aldetik hezkuntza publiko horretaz
aurrekontuetan hainbesteko bat izendatu eta hezkuntza
pribatuaren finantzamenduaren pareko parametroekin baino
pentsatzen ez zen herri honetan.

Eskola Publikoaren zirriborro bat lantzeko, eskola hori
bere buruaz jabearazteko, gizarte sektoreetara zabaldu
genuen eztabaida, eta heziketa zabal baten oinarriak ipini
genituen hartara, denentzako zabalik egongo zen,
desberdintasunak integratuko zituen eskola publiko baten
oinarriak, publikoa (ez nazionala, EHk orain dioen bezala),
elebiduna, ez elebakar