Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mistoa-Arabako Foruzaleak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, ikasliburuetan eta ikastetxeetan Historiaren ikasketa-planaren edukiak berraztertzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.10.20
64
06:10
Gai-zerrendako bigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00279Ikasliburuetan eta ikastetxeetan Historiaren ikasketa-planaren edukiak berraztertzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (01:16)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:28)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:40)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:50)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:02)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (02:14)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (02:25)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:31)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (02:38)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (02:45)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Arregi Aranburu, Joseba (NV LT) (00:06)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:12)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: “Mistoa-Arabako Foruzaleak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
ikasliburuetan eta ikastetxeetan Historiaren ikasketa-
planaren edukiak berraztertzeari buruzkoa”.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango gara, eta,
hortaz, talde proposatzaileari emongo deutsagu bere
hitzaldia egiteko txanda. Hau da, Arabako Foruzaleak
Taldeko ordezkari dan Benito andreak dau hitza.
(Marmarrak.)

BENITO BENGOA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna,
jaun-andreok.

Une honetan ardura handi bat dugu, gure gizartea moralaren
eta kulturaren aldetik onera ekartzeko funtsezkoa den legez
besteko proposamen bat onesteko ardura. Eta azalduko dut
orain zer esan nahi dudan.

Etorkizuneko herritarrak hezteko diren testuliburu
batzuk...

LEHENDAKARI jaunak: Isilik, faborez.

BENITO BENGOA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna,
ekimen garrantzizkoa da eta, eta denok adi-adi egotea nahi
dut.

LEHENDAKARI jaunak: Ekimen guztiak dira garrantzizkoak,
Benito andrea, eta adi egotea nahi dut eta araudiari
atxikirik exijitu daitekeen gauza da, dudarik gabe, aldian-
aldian esku-hartzen ari denari adi egotea.

BENITO BENGOA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Nioen ekimen honi zergatik deritzodan edo deritzogun
garrantzizko azalduko dudala.

Etorkizuneko herritarrak gezur historikoetan hezten
dituzten testuliburuak, doktrinatzen duten, beren edukien
zorroztasun zientifikoa perbertitzen eta aldatzen duten,
ikasleek gure iragan komunaren une gogoangarriak zein izan
ziren ez jakitea dakarten, historiaren errealitatea
desitxuratuz intelektualki gure ikasleak hurbileneko
dutenaren eta ez beste ezeren berri izatera mugatzen
dituzten, argi eta garbi Konstituzioaren kontrako edukiak
erabiltzen dituzten eta Ebro ibaiaz eta Pirinioez harago
dagoenaz jakin beharrekoan hutsune larriak dakartzaten
testuliburuak, horixe ari gara hemen eztabaidatzen.

Filosofia garaikideareneko gizon handitzat Sabino Arana
bezalako arrazista eta atzerakoi bat duten