Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskadin politika demografiko solidario bat bideratzearen aldekoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.10.20
64
06:10
Gai-zerrendako laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00281Euskadin politika demografiko solidario bat bideratzearen aldekoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:05)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:15)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:24)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (Misto-FA LT) (01:33)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (01:39)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:46)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:56)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:02)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (02:06)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (02:07)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (Eserlekutik) (02:08)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:09)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko laurak eta hamabost minutu direla berrekin
zaio bilkurari.

LEHENDAKARI jaunak: Berrasiera emongo deutsagu bilera honi.
Eta berrasiera hori emokeran, gai-zerrendako laugarren
puntua. Puntu honek hauxe dio: “Socialistas Vascos-Euskal
Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko
proposamena, Euskadin politika demografiko solidario bat
bideratzearen aldekoa”.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango gara. Eta
zeregin horretan Sozialistak Taldeko ordezkariak, Zabaleta
andreak dau hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok.

Bueno, legez besteko proposamen honek Legebiltzar honetara
ekarri nahi duen eztabaida mendearen hasiera eta amaiera
honetan, hala ez badirudi ere, arazorik gehien eragin duen
fenomeno sozial eta politikorik interesgarrienetako bati
buruzkoa da, zalantzarik gabe, inmigrazioaz eta
inmigrazioari normaltasunez baina, aldi berean,
elkartasunez, aurre egiteko politikez mintzo naiz.

Eta batez ere politikak esaten dut legeez gainera, eta
legeak ere beharrezkoak dira, proposamen honekin batez ere
politiken garrantzia azpimarratu eta nabarmendu nahi
dudalako, udaletik bertatik eta udalaren esparrutik egiten
denetik hasi eta autonomia erkidegoetan sortu behar denera
arte, eta, jakina, baita Estatutik ere.

“Globalizazio” hitzarekin ahoa betetzen zaigunean eta poz
keinuak egiten ditugunean, normalean, mugak kendu direlako,
ahaztu egiten dugu liberalizazioaren atzetik, lehenengo
kapitalen mugimenduena, gero merkatalgaiena eta azkenean
komunikazioena, azkenean pertsonen mugimenduak hasten
direla. Globalizazioa bai, baina batzuetan, globalizazio-
kontzeptua pertsonei ezartzen zaienean, bada, errezeloak
etortzen dira gizartearen zati baten aldetik behintzat.

Orain egun batzuk Sami Nair eurodiputatuak, fenomeno hau
ongi ezagutzen duenak eta Frantzian inmigrazio politika
antolatzen ongien lagundu duenak, eta esan behar da
Frantziako politika dela Europako Batasuneko
arrakastatsuenetako