Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, ikasliburuak errenta-mailaren arabera doakoak izateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.10.27
65
04:58
Gai-zerrendako hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00287Ikasliburuak errenta-mailaren arabera doakoak izateari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:35)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:43)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (01:47)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (01:56)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (02:02)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:05)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:12)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (02:17)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (02:20)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (02:24)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:27)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:28)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: “Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
ikasliburuak errenta-mailaren arabera doakoak izateari
buruzkoa”.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango gara, eta
zeregin horretan talde proposatzaileari emongo deutsagu
hitza. Talde proposatzailearen izenean Celaá andreak dau
berbea.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Eskerrik asko, presidente jauna.

Lehendakari jauna, jaun-andreok, testu-liburuen
doakotasunari buruzko eztabaidak ez ditu ondorio garbiak
ematen. Printzipioen artean, Europako Batasuneko
herrialdeetako legedia konparatuak eta OCDEko beste
herrialde batzuetakoak eta hego-ameriketakoak helburu
horretara iristeko prozedimentu ezberdinak eskaintzen
dituzte, alegia, testu-liburuak dohainik izatea iristeko,
gutxienez derrigorrezko diren mailetan, eta horretarako
sistemak oso ezberdinak badira ere, inoiz ez dute erabat
konpontzen gaia, nahiz eta beti salbuespentzat utzi behar
diren Suedia edo Danimarka bezalako herrialdeak eta
bereziki ongi funtzionatzen dute herrialde anglosaxoietako
sistemek, bi mundu gerrateez geroztiko tradizioarekiko
adostasunez.

Beraz, legedia konparatutik atera dezakegun lehenengo
ondorioa da, abstrakzioa eginez, testu-liburuak
finantzatzeko lau sistema nagusi bereiz daitezkeela:
hezkuntza administrazioek osoki finantzatzea; testu-
liburuen salneurria zatika gutxitzea; beka edo diru-
laguntzak, eta azkenik, batere ez finantzatzea testu-
liburuen salneurrien kostea.

Jakina, sistema horien aplikazioa ez da modu zorrotzean
inon gertatzen eta ezin da herrien sistemen sailkapen gisa
ere erabili, ez badira era berean kontuan hartzen bestelako
irizpide batzuk, hezkuntza mailen arabera edo aginte
eremuen banaketaren arabera, batez ere estatu federal edo
autonomikoetan, edo ez badira kontutan hartzen azken
urteotan zenbait estatutan finantzazio publikoa ahuldu
ahala sortu diren eskola bizitzaren zenbait praktika
sozial; izan ere, fotokopiak gehiago erabiltzea ekarri
baitu horrek,