Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Udalbideren edo Udalbiltzaren finantzaketari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.11.17
68
05:27
Gai-zerrendako hirugarren puntuarekin batera tramitatua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00303Udalbideren edo Udalbiltzaren finantzaketari buruzkoa.

Izapideak

Erretirato egin da erdibideko zuzenketetako bat. 305. lege-proposamenarekin batera eztabaidatu da.

Hizlariak

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (00:05)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:09)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (00:16)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:21)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (00:31)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (00:43)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (00:55)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (01:02)Bideoa ikusi

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (01:08)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (01:15)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (01:22)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (01:30)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:34)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntuari helduko diogu, beraz, esan
bezala: “Popular Vaco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, Udalbideren edo
Udalbiltzaren finantzazioari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena”.

Gai-zerrendako hirugarren puntua: “Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
‘Udalbiltza’ Euskal Herriko Udal eta Udal Hautetsien
Biltzarra finantzatzeko partida aldatzeari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Joan dan azaroaren 9an Bozeramaileen Batzordeak
erabagitakoaren arabera, bi ekimen honeek batera
eztabaidatuko dira.

Eta zeregin horretan talde proposatzailearen txanda izango
dogu. Hau da, Euskal Talde Popularreko ordezkariak dau
hitza. Damborenea jauna, zeurea dozu hitza.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Orain aldeztu behar dugun proposamenaren xedea da Gobernuak
une hauetan indarrean dagoen Aurrekontuaren aldaketa
partzial bat ekartzea.

Zuek guztiok dakizuen bezala, Aurrekontuak, EHren botoen
laguntzaz onetsi zenak, zuzenketa-bidetik gaur Gobernua
babesten duten taldeek onartutako hainbat partida ditu.
Besteak beste Udalbide edo Udalbiltza finantzatzeko
partidak, Udalbide edo Udalbiltza bera sortu baino
lehenagotik ere.

Ederki, azkenaldi honetan lehendakariari, Jaurlaritzako
kideei, entzun diegu Jaurlaritzaren iritziz Autonomia
Estatutua ere ospatu egin beharko litzatekeela, eta
indarrean dagoen lege-esparrua errespetatu egin behar dela.
Dena den, zuek guztiok badakizue udal-biltzar hori azkenean
denek onartu dutela eta bere helburuetako bat, nagusia ez
bada ere, egungo esparrua ordezkatzea da, eta,
horrenbestez, guk ulertzen dugu Jaurlaritzako kideen
adierazpenak, alde horretatik, kontraesanean daudela
aurkakoa den zerbaitetara bideratutako partida batekin.

Ederki, guk proposamen hau egin dugu Jaurlaritzak aukera
bat izan dezan, eta, Legebiltzarra 2001. urteko
Aurrekontuak eztabaidatu gabe geratzea erabaki duela
ikusita, eta,