Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, Inguru Andeatuen Hiri Berrikuntzarako Planari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.11.17
68
05:27
Gai-zerrendako bostgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00307Inguru Andeatuen Hiri Berrikuntzarako Planari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Maturana Plaza, José Antonio (SV-ES LT) (01:09)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (01:20)Bideoa ikusi

González Zorrilla, José María (NV LT) (01:29)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Usín Fernández, Koldo (Mistoa-IU LT LT) (01:38)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:42)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maturana Plaza, José Antonio (SV-ES LT) (01:46)Bideoa ikusi

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (01:52)Bideoa ikusi

González Zorrilla, José María (NV LT) (01:56)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:03)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:04)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: “Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
Inguru Andeatuen Hiri Berrikuntzarako Planari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena”.

Talde proposatzailearen txanda izango dogu. Hau da, Euskal
Sozialistak Taldeko ordezkari dan Maturana jaunak dau
hitza.

MATURANA PLAZA jaunak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andreok.

Zergatik aurkeztu dugu legez besteko proposamen hau? Gure
Autonomia Erkidegoak duen politika eta gizarte arazo
nagusietako bat konpondu gabe dagoelako, inguramenaren eta
hirigintzaren ikuspuntutik, pilatuak eta andeatuak dauden
hiriguneak, industriaren ikuspuntutik zaharkituak daudenak
eta gizartearen ikuspuntutik langabezia-tasa handiak
dituztenak, oraindik berritu gabe daudelako.

Eta ez dira berritu Gure Autonomia Erkidegoko gune
funtzional handi eta andeatuenetan modu integralean
jarduteko borondate politikorik izan ez delako, ez Nerbio
ibaiaren ezkerraldean, ez Bilboko hiri osoan, ez Pasaiako
badian.

Eta borondate politikorik ezak eragotzi du hirigintza
berritzeko planak abian jartzea aipatutako aldeetan
Lurralde Antolamenduaren Norabideek gomendatzen duten
moduan, lehenik arazoak aztertuz, gero konponbideak
bilatuz, eta azkenik kudeaketa-lanabes egokiak eta behar
bezalako finantzazioa erabiliz.

Berebiziko lanak dira, handiak, sakonak, Eusko
Jaurlaritzaren buruzagitzapean urteetan barrena, etapetan
egin beharrekoa. Eta Gobernuak koordinatu egin behar ditu
lanak udalekin eta diputazioekin hiriak berritzeko plan
horien bidez, eta honako alderdiok azpimarratuz: gutxi
erabilitako, zaharkitutako edo hondatutako industriguneak
berriz erabiltzea; erriberak osatzea eta hirigune
erakargarri gisa erabiltzea; andeatutako portuguneak
konpontzea; jarduera ekonomikoa duten parkeak egitea;
etxebizitza zaharrak konpontzea; urbanizatzea eta
etxebizitza berriak egitea; antzinako hiri-ehunak
mantentzea eta konpontzea; zorpean dauden hirigune
sendotuak ekipamenduz hornitzea; euskal