Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko Gonzalo Machin Esposito legebiltzarkide jaun txit argiak aurkeztua. Mozioaren sorburua 2000ko azaroaren 17an Osoko Bilkuraren aurrean bideratutako interpelazioa da, Maidagan kaletik doan metro-bidea lurperatzearen gainean 2000ko maiatzaren 16an Eusko Legebiltzarrak hartutako erabakia betetzeari buruzkoa. Mozio horren eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.11.30
69
05:45

Jatorrizko ekimenak

06\11\03\00\00004Maidagan kaletik doan metro-bidea lurperatzearen gainean 2000ko maiatzaren 16an Eusko Legebiltzarrak hartutako erabakia betetzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (00:43)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (Eserlekutik) (00:45)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:47)Bideoa ikusi

Arraibi Iza, Mikel (NV LT) (00:48)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:49)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: “Mozioa, Euskal Talde
Popularreko Gonzalo Machin Esposito legebiltzarkide jaun
txit argiak egina. Mozioaren sorburua 2000ko azaroaren 17an
Osoko Bilkuraren aurrean bideratutako interpelazioa da,
Maidagan kaletik doan metro-bidea lurperatzearen gainean
2000ko maiatzaren 16an Eusko Legebiltzarrak hartutako
erabakia betetzeari buruzkoa”.

Mozio horren eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez,
Euskal Talde Popularreko ordezkari dan Machin jaunari
emongo deutsagu hitza.

MACHIN ESPOSITO jaunak: Bai, eskerrik asko, lehendakari
jauna. Jaun-andreok, egun on, berriro ere.

Adieraz dezadan zera, bueno, batzordeak atzo bilkura egin
eta sailburu jaunak Maidagango auzotarrekin bilera egin
ondoren, iruditzen zaigu iritsi dela... “iruditzen zaigu”
ez: Ganbera honetako talde guztiak iritsi dugu erdibidekoa
eta eskatzen diogu Gobernuari konpromisoa hartzeko 2001
urteko ekaina amaitu baino lehen ekarriko duela Ganbera
honen aurrera Getxoko Santa Mari auzoan, Andra Marin
sortutako arazoari konponbidea jarriko dion behin-betiko
proiektua. Era berean, eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzari
eman diezaiola Legebiltzar honi arazo horrek ukitzen dituen
auzotarrekin hitzartutako behin-betiko proiektua gauzatzeko
ematen diren pausoen berri xehea hiru hilabetez behin.

Uste dut nik hauxe nahi zela hasiera-hasieratik, Alderdi
Popularrak bai behintzat, eta honako ekimen hau apoiatzen
ari izan diren talde guztiek ere bai, alegia, Gobernuaren
aldetiko konpromiso serio bat zehaztea, behin eta behingoz
heldu garbiro duela lau urtetik hona Bizkaian zehar batera
eta bestera dabilen arazoari, eta uste dut nik, bada,
borondate on apur batez... eta tamalez, presio handiegia
egin behar izan diogu sailburuari, presio handiegia
Gobernuari, azkenean amore eman zezan, eta Gobernuak
aurrera eramateko modukoa zirudien ordezko aukeraren bat
aurkez zezan.

Uste dut, hortaz, horrelako ekimenak apoiatzen ari izan
diren taldeetako kide guztiek oposiziotik egindako lanak
bere fruitua