Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Galdera, María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkide andre txit argiak Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu andre txit gorenari egina, "Euskadi Informazioaren Gizartean" Planari buruzkoa.
2000.11.30
69
05:45
Gai-zerrendako hamalaugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\10\05\01\00152"Euskadi Informazioaren Gizartean" Planari buruzkoa.

Izapideak

Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak galderari erantzuna eman dio.

Hizlariak

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (02:47)Bideoa ikusi

Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua (02:48)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (02:49)Bideoa ikusi

Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua (02:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabosgarren puntua: "Galdera, María del
Pilar Unzalu Pérez de Eulate Euskal Sozialistak Taldeko
legebiltzarkide andre txit argiak Jaurlaritzaren
lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu
andre txit gorenari egina, 'Euskadi Informazioaren
Gizartean' Planari buruzkoa".

Unzalu andrea, zeurea dozu hitza.

UNZALU PÉREZ DE EULATE andreak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna. Arratsalde on.

Benetako bateratzearen, gizarte kohesioaren eta
berritzearen aldeko ekimenaren ildo nagusiak lehendakariak
iragarri zituen 1999ko irailaren 24an Legebiltzarrean
egindako osoko bilkuran. Konpromiso politiko horren arabera
Gobernuak 2.215 milioi pezetako ordainketa-kreditua sartu
zuen 2000ko Aurrekontu Orokorretan "Euskadi Informazioaren
Gizartean" programa finantzatzeko.

Gobernuak emandako argibideen arabera, egun hartan
izendatutako 2.500 milioietatik ehuneko 1era ez da heldu
betearazpena abuztuaren 30ean. Eta hona gure taldearen
galdera: Zer arrazoi dago, delako programa abian jartzeko
izan den atzerapena justifikatzeko? Eta, zein da "Euskadi
Informazioaren Gizartean" Planaren egungo betearazpena,
sailez sail?

LEHENDAKARI jaunak: Muchas gracias, señora Unzalu.

Tiene la palabra la señora Vicepresidenta.

EUSKO JAURLARITZAREN LEHENDAKARIORDE ETA OGASUN ETA HERRI
ADMINISTRAZIO SAILBURU (Zenarruzabeitia Beldarrain)
andreak: Muchas gracias, señor Presidente.

Bai, "Euskadi Informazioaren Gizartean" plana, Unzalu
andreak gogorarazi digunez, 1999ko irailaren 24ko osoko
bilkuran du iturburua, baina 2000. urteko martxoan onartu
zen. 2000. urteko martxoan onartu zen.

Begira, Unzalu andrea, "Euskadi Informazioaren Gizartean"
Planaren aurrekontu-gehigarrian, Euskadi 2000Tres ekimenak
4.000 milioi pezeta hartu ditu. 2.215 milioi
proiektuetarako, 16 proiektutarako, eta bi
azpiegituretarako. Une hauetan beste proiektu bat dugu esku
artean, "Konekta zaitez" proiektua hain zuzen, eta
aurrekontuaren benetako betearazpena, proiekturik gehienak
onarturik eta abian