Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Lehenbailehen eztabaidatzeko Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Telebistak Erregearen Gabonetako mezua emateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.12.21
70
10:43
Gai-zerrendako laugarren puntua.---

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00351Euskal Telebistak Erregearen Gabonetako mezua emateari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (00:04)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:07)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (00:14)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (00:23)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (00:27)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (00:37)Bideoa ikusi

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Misto-FA LT) (00:44)Bideoa ikusi

Madrazo Lavín, Javier (Mistoa-IU LT LT) (00:49)Bideoa ikusi

Galdos Irazabal, Iñaki (EA LT) (00:53)Bideoa ikusi

Elorrieta García, Javier (SV-ES LT) (00:59)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (01:01)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:07)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARI jaunak: ...zerrendako laugarren puntua, hain
zuzen: “Lehenbailehen eztabaidatzeko Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Euskal Telebistak Erregearen Gabonetako mezua
emateari buruzkoa”.

Talde proposatzailearen txanda izango dogu, hau da, Euskal
Talde Popularreko ordezkariak dau hitza. (Pausa.)

Ez doa Euskal Talde Popularraren izenean inor berbarik
egitera?...

Talde Popularraren izenean, Urquijo jaunak dau hitza.

DE URQUIJO VALDIVIELSO jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna. Labur arituko naiz eztabaida handirik sortzerik
espero ez dudan ekimen hau aurkezteko, izan ere benetan
uste dut arrazoi edo argudio handirik ez dagoela ekimen
honi ukorik egiteko.

Gure taldeak, bueno, edo guk EITBko Administrazio
Kontseiluan ditugun ordezkariek, urte asko eta askotan
Administrazio Kontseilu horretan aldarrikapen hauxe egin
izan dute, Euskal Telebistak, Espainiako gainerako
telebistek egiten duten modu berean, eman dezala Erregeak
Gabon bezperan, abenduaren 24an, espainiar guztiei
zuzentzen dien mezu instituzionala.

Era berean esan behar dut eskaera honek ez duela oraindaino
arrakastarik izan. Zuzendaritza nagusiak sistematikoki
entzungor egin izan dio eskaera honi, eta beti Euskal
Telebistak, edo Euskal Telebistarekin batera euskal
herritarrak besteak ez bezalakoak izan gara, nire ustez,
txarrerako izan den ezberdintasuna markatuz, eta nazio
osoan mezu hori emititu ez duen telebista bakarra izanik
gurea. Beraz, telebista publiko eta pribatu guztiek,
telebista autonomiko eta nazional guztiek ematen dute eta
Euskal Telebista da ematen ez duen bakarra.

Beraz, beste askotan bezala, beste hainbat gauza
garrantzitsutan bezala, Gobernuaren aktuazioaren ondorioz,
euskal herritarrok nabarmendu egiten gara eta gustu
txarreko puntua jartzen dugu nazio osoko panoraman: gauza
bera da errezepzio instituzional batera joaten ez garenean,
urtemuga baten ospakuntzetan parte hartzen ez dugunean; eta
urtean behin Eguberrietan ere,