Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, gazteentzako etxebizitzei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2000.12.21
70
10:43
Gai-zerrendako zortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

06\11\02\01\00316Gazteentzako etxebizitzei buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Maturana Plaza, José Antonio (SV-ES LT) (02:11)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:13)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Goikoetxea Labaka, Yon (EA LT) (Eserlekutik) (02:15)Bideoa ikusi

Juaristi Lizarralde, Juan M.ª (NV LT) (Eserlekutik) (02:17)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:19)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: “Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena,
gazteentzako etxebizitzei buruzkoa”.

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, Talde
proposatzaileari emongo deutsagu hitza, hau da, Euskal
Sozialistak Taldeko ordezkariak, Maturana jaunak dau hitza.

MATURANA PLAZA jaunak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andreok, pozik nago legez besteko proposamen hau
onetsi egingo duelako Ganberak, eta, horrenbestez, ezer
gutxi dut esateko, ezta?

Nik uste dut oso proposamen apala dela. Kontua da Eusko
Jaurlaritzak gaur egun burutzen ari diren sustapenen
zerrenda Ganbera honetara igortzea, eta, ondorioz, gazteei
zuzendutako etxebizitzei buruzko informazioa izatea. Eta
gaztetzat, Jaurlaritzaren beraren baremoen arabera, 18 eta
34 urte bitartean kokatzen diren pertsonak hartzen direnez,
jendearen gehiengoa izango genuke.

Baina, horretaz gainera, bada kontuan hartu beharreko beste
zuzenketa bat ere, Talde Popularraren zuzenketa, alegia,
udaletako gazte-bulegoetara ere igortzea eskatzen duena,
horrekin informazioa udal guztietara iritsi ahal izango
baita eta etxebizitzak eskatzen dituztenei eskuratu ahal
izango baitzaie.

Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzak Etxebide Planaren bidez
betetzen duela informazio-zeregin hori eta Jaurlaritzaren
estatistikek esaten dutela jendearen ehuneko 50ek ez dutela
sistemaren berri, bada, guk eskatzen duguna Jaurlaritzaren
zorionerako da, Jaurlaritza honen eta, zalantzarik gabe,
Autonomia Erkidego hau gobernatzera etorriko diren
hurrengoen zorionerako, ezta?

Ez naiz ur handiagotan sartuko, uste baitut denok eskertuko
didazuela hain osoko bilkura luzean, eta, horrenbestez,
nire poza adierazi baino ez akordio bat lortu delako.

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARI jaunak: Eskerrik asko, Maturana jauna.

Jarraian Euskal Talde Popularreko ordezkari dan Quiroga
andreak dau hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Eta gure taldeak legez besteko proposamen