Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeko Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Eusko Jaurlaritzari egindako galdera, Errealarentzat egingo den futbol-zelaiaren aurrean Eusko Jaurlaritzak hartuko duen jarrerari buruzkoa.
1983.05.19
29
08:40

Jatorrizko ekimenak

01\10\05\01\00036Eusko Jaurlaritzak Real Sociedad-en gerorako futbol-zelaiaz duen jarrerari buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 9. puntua

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:39)Bideoa ikusi

Lurralde Plangintza eta Garraio Saila, sailburua (01:44)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (01:49)Bideoa ikusi

Lurralde Plangintza eta Garraio Saila, sailburua (Eserlekutik) (01:50)Bideoa ikusi

Testua


LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako
9. puntua: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeko
Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Eusko
Jaurlaritzari egindako galdera, Errealarentzat egingo
den futbol-zelaiaren aurrean Eusko Jaurlaritzak
hartuko duen jarrerari buruzkoa".

Legebiltzarkideoi jakinarazten dizuet
galderen tramite osoa osoko bilkuran bost minutukoa
dela, guztira. Zuek pentsatu denbora nola banatu.

Auzmendi jauna, zuk duzu hitza.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Beno,
lehendakari jaunak bost minutu eman dizkit, edo
bestela, erretira dezadala... Minutu bat, minutu eta
erdi izango nituzke, beraz...

LEHENDAKARI jaunak: Auzmendi
jauna, Lehendakaritza honek esan du galderen
tramitazio osoa bost minutukoa dela. Eta hori ez du
Lehendakaritzak esaten, Araudiak esaten du,
Legebiltzar honek aho batez onetsitako Araudiak.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Beraz...

LEHENDAKARI jaunak: Galdera
erretiratu nahi baduzu, eskubide osoa duzu egiteko.
Aurrera.

AUZMENDI AIERBE jaunak:
Lehendakari jauna, nire txandan zehatz-mehatz
zenbat denbora erabil dezakedan adieraztea
gustatuko litzaidake, bost minutu badira...

LEHENDAKARI jaunak: Zenbat denbora
izango zenukeen?

AUZMENDI AIERBE jaunak: Bai, zenbat
denbora erabil dezakedan nire txandan.

LEHENDAKARI jaunak: Bi minutu.
Gobernuak bi minutu, erreplikan minutu bat eta
beste minutu bat.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Sei, beraz.

LEHENDAKARI jaunak: Beno, denbora
horretara egokituko gara.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Bi minutu,
beraz. Errealaren zelaiari buruzko arazoa polemikoa
da, zuek guztiok dakizuen bezala. Polemikoa da
Erreala aspalditxo futbol-zelai berria egin nahian
dabilelako eta Donostiako Udalari behin eta berriro
baimenak eskatzen aritu delako futbol-zelaia
Zubietan eraikitzeko. Eskari hori behin eta berriro
egin zen Donostia Munduko Txapelketaren egoitza
izan zitekeela ikusi zenean.

Donostiak futbol-zelai hori eraikitzeko 500
milioi pezeta izateko aukera izan zuen. Ez zuen
aukera horretaz baliatzerik izan, Donostiako