Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeko Martín Auzmendi legebiltzarkide-jaunak Eusko Jaurlaritzari egindako galdera, Gobernua minusbaliatuak lan-munduan integratzeko egiten ari den politikari buruzkoa.
1983.05.19
29
08:40

Jatorrizko ekimenak

01\10\05\01\00038Jaurlaritzaren ermaindunak laneratzeko alorreko politikabideei buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 10. puntua

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:51)Bideoa ikusi

Osasuna eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (01:55)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (02:03)Bideoa ikusi

Osasuna eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (02:03)Bideoa ikusi

Testua


LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako
hamargarren puntua: "Euskadiko Ezkerra
Legebiltzar Taldeko Martín Auzmendi
legebiltzarkide-jaunak Eusko Jaurlaritzari egindako
galdera, Gobernua minusbaliatuak lan-munduan
integratzeko egiten ari den politikari buruzkoa".

Auzmendi jaunak du hitza.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Ederki,
minusbaliatuak lanaren munduan integratzeari
buruzko galderaren aurrean, nik uste dut indar sozial
eta politiko guztion iritzia dela arazo honi heldu
egin behar zaiola, minusbaliatuek ere aukera bat
izan dezaten gizartean integratzeko. Eta, jakina,
integrazio horren barruan lanarena da alderdi
garrantzitsuenetako bat, eta nik uste dut, esan
bezala, irizpide horrekin bat etorriko garela indar
sozial eta politiko guztiok, hasiera batean eta teorian
bederen. Gero, praktikan nik uste dut
desadostasunak izango direla ustezko integrazio hori
planteatzerakoan.

Gehiengoak konpartitzen duen kezka
horren emaitza gisa, esate baterako, Autonomi
Elkartearen barruan Gizarte Zerbitzuen Legea dago,
eta bertan planteatzen da beharrezkoa dela arazo
honi heltzea, eta minusbaliatuak gizartean
integratzeko puntuen artean lan-integrazioa dago,
esan bezala, Gizarte Zerbitzuen Legean. Estatuan ere
bada minusbaliatuen gizarte-integrazioari buruzko
lege bat, 82ko apirilaren 7ko legea, alegia, eta
interesgarria izan arren ez da aplikatzen ari, hainbat
luzapen gertatzen ari baitira minusbaliatuen gizarte-
integraziorako lege honetan ezarritako hainbat
aurreikuspen eta eperen aplikazioan.

Jakin dugu Eusko Jaurlaritza aparteko
babesa eskaintzen duten zentroak bultzatzen ari dela,
baina, aitzitik, zalantzan jartzen dugu (beste esparru
bat eskatuko lukeen zalantza edo eztabaida da)
aparteko babesa eskaintzen duten zentro horiek bide
egokia diren integrazio hori bultzatzeko, edo,
aparteko babesa eskaintzen duten zentro horiek ez
ote diren beste era bateko marjinazioa sortzeko edo
sustatzeko tokiak izango.

Gure ikuspegitik, beraz, eta hori bultzatzea
baztertu gabe, pentsatzen